Erregimenaren “gehiegikeria” salatzeko manifestazioa deitu du Sortuk Iruñean urtarrilaren 16an

  • Urriaren 12an Iruñean egin ziren elkarretaratze eta ekimenen harira, 12 lagun deitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, Koroaren aurkako delituak egotzita. Horren aurrean, Sortuk manifestazioa deitu du urtarrilaren 16rako.

Iruñeko elkarretaratzea urriaren 12an/ Argazkia: @sortuEH Iruñeko elkarretaratzea urriaren 12an/ Argazkia: @sortuEH

2021eko urtarrilaren 5ean - 09:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urriaren 12an Espainiar Estatuko erregimenaren egunaren harira, "Ospatzeko ezer ez" lelopean mobilizazio ugari egin ziren Hego Euskal Herriko herrietan. Iruñeko ekimen ikusgarrian Sortuk eta beste hainbat eragileek hartu zuten parte, honela, Espainiako Erresumaren izaera kolonialista eta ez-demokratikoa salatzeko, Cristobal Colon-en eta Felipe VI. Espainiako Erregearen itxurazko estatua bana eraitsi zituzten. Geroztik 12 lagun deitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta Koroaren aurkako delituak leporatzen dizkiete.

Horren aurrean, Sortuk manifestaziorako deia luzatu du: Erregimena eta bere gehiegikeria salatzen jarraitzeko, urtarrilaren 16an Iruñeko Antoniutti-tik 17:30etan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortu
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!