Espainiako erregeak Feijóo aukeratu du inbestiduran presidente hautagai izateko

  • Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.


2023ko abuztuaren 23an - 07:42
Azken eguneraketa: 10:10
Espainiako erregearen eta Feijóo Alderdi Popularreko hautagaiaren arteko elkarrizketa / Argazkia: X (Twitter) bidez Espainiako erregearen eta Feijóo Alderdi Popularreko hautagaiaren arteko elkarrizketa / Argazkia: X (Twitter) bidez
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako erregeak gobernurako presidentegaia izendatzeko elkarrizketari ekin zion abuztuaren 21ean, eta alderdi gehienekin bildu da. Asteartean bi hautagai nagusiekin, PSOE eta PPrekin, bildu ondoren, Feijóo aukeratu duela jakinarazi du Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak. Hori dela eta, Alderdi Popularreko hautagaiak inbestidurara bere burua aurkezteko borondatea erakutsi du, nahiz eta nahikoa babes ez eduki.

Gaur-gaurkoz, 172 botoen babesa izango luke Alderdi Popularrak, bere 137rena baita Vox, UPN eta CC Koalizio Kanariarrekoarena ere. PSOEk, berriz, 178 botoen babesa izan dezake: PSOEko 121ez gain, Sumar, ERC, Junts Per Catalunya, EH Bildu, EAJ eta BNG alderdiena. Hala ere, oraindik ez du lortu alderdi guztiekin ados jartzea. Alderdi batzuek, BNGk eta EAJk adibidez, ez diotela "txeke zuririk" emango argitu dute. Kontrara, Sumar eta EH Bilduk eskuineko gobernu baten "sorrera ekiditeko" haien babesa azaldu diete PSOEri.

Errelebantzia gutxi

Erregearen babesa beti hautagai botatuenari ematen diola argitu du Errege-etxeak, argitaratu duen idatzi batean. Hortaz, Erregeak Feijóo eta Alderdi Popularra babestu izanak ez dio ziurtasunik eta bermerik ematen gobernua eratzeko.


2023ko uztailaren 24
Alberto Núnez Feijóo, PP
"Blokeoa ekarriko luke PP gobernuan ez jartzeak"

2023ko uztailaren 23
Materialismo histerikoa
Espainiari buruz

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...