Erregea, kolpez kolpe

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hogei urte pasa dira Un rey golpe a golpe (Erregea, kolpez kolpe)liburua argitaratu zenetik Arakatzen SLren eskutik, Ardi Beltza aldizkariaren argitaletxea zena. Servimedia agentziak eta El Mundo egunkariak liburuaren berri eman zuten titular honekin: “Pepe Rei edita un libro que ataca al Rey Juan Carlos”  (Pepe Reik Juan Carlos erregeari eraso egiten dion liburu bat argitaratu du).Aldizkariaren langilea eta argitaletxearen administratzailea izan nintzenez, gogora ekarriko ditut anekdota batzuk.

Aldizkariko lankide batek kotxe istripu larria izan zuen liburua inprimategira eramaten, beste auto bat atzetik jarraika zuela. Istripuaren ardura zuen gidariak ihesari eman zion baina bere matrikula Espainiako armadari lotua zegoela baieztatu genuen Trafiko Zuzendaritzan. Kontuan hartzekoa da, Amadeo Martínez militar ohiak, Estatu Nagusiko Koronel izandakoa eta erregeari buruzko informazio sentsiblea maneiatzen zuenak, Ardi Beltza-n iritzi artikuluak idazten zituela.

"Pepe Reiren azkeneko proiektuetariko bat erregeari buruzko dokumentala burutzea zen, baina dokumentala antolatzen ari ginela gure Madrilgo lankideak CESIDen (gaur CNI) bisita jaso zuen"

Hainbat kazetari, politiko eta epailek erosi zuten liburua, batzuk aldizkariaren harpidedunak ziren. Euskadiko liburutegi publikoak liburua eskuratzean, ABC egunkariak eta hainbat agentziak horren berri eman zuten polemika sortu nahian eta horrela gertatu zen ere liburua Estatu espainoleko hainbat tokitan aurkeztu genuenean.

Liburua argitaratu baino hilabete batzuk lehenago, Tele 5 telebista eta El País egunkaria, Pepe Rei (gure aldizkariaren zuzendaria) kazetariaren inguruan aritu ziren. Hedabide hauen arabera, gure zuzendariak Joaquín Navarro epailearekin (Ardi Beltza aldizkariaren kolaboratzailea) eta Mario Conderen abokatuarekin bilera bat burutu zuen erregeari buruz hitz egiteko.

Hamalau urte pasa behar izan ziren Un rey golpe a golpe lanaren egilearen berri eman ahal izateko. Rebeca Quintans da Patricia Sverlo ezizenarekin mozorrotu zen idazlea. Urte guzti hauetan EITB-k zentsuratua izan du liburua, baita Espainiako medio publiko eta pribatuek ere. Are gehiago, TV3 telebista katalan publikoak ere Monarquía o República dokumentalean Un rey golpe a golpe liburuari egindako aipamenak azken orduan zentsuratzea erabaki zuen 2012 urtean.

Pepe Reiren azkeneko proiektuetariko bat erregeari buruzko dokumentala burutzea zen, baina dokumentala antolatzen ari ginela gure Madrilgo lankideak CESIDen (gaur CNI) bisita jaso zuen eta egitasmoa atzeratzea erabaki genuen.

Paradoxa da erregearen ustelkeria azaleratzeko leihoa Euskal Herriko aldizkari batek ireki nahi izatea eta Zumarragan jaiotako Iñaki Urdangarinen aferak zabal-zabal ikertzeko atea irekitzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Eguneraketa berriak daude