Espainiako Gobernuak Errege Etxearekin negoziatutakoa: ezkutuan ihes egitea eta informaziorik ez ematea

  • Felipe VI.arekin izandako elkarrizketen edukia “konfidentziala” dela argudiatu du Pedro Sanchezek presidenteak. Kazetarien aurrean adierazi du ez dakiela non dagoen Juan Carlos I.a, eta “babes osoa” adierazi dio monarkiari.

Argazkia: Wikimedia Commons

2020ko abuztuaren 05an - 12:15

Pedro Sánchezen exekutiboa borboiaren erbesteratzearen inguruko xehetasunak ezkutatzen ari da. Espainiako Gobernuak erakunde guztien "gardentasuna" defendatu badu ere, Felipe VI.a erregearekin izan dituen negoziazioen nondik norakoak azaltzeari uko egiten dio behin eta berriz. Ez du aitortu nahi izan Juan Carlos I.a beste herrialde batera joatea Espainiako Gobernuarekin adostutako ebazpena izan den ala ez, beste hainbat konturen artean.

Elkarrizketa horien data, lekua eta testuingurua argitzeke dago oraindik, baita horien existentziaren inguruan informazioa zutenen pertsonak ere. Astearte honetan Pablo Iglesias presidenteordeari eta Podemoseko gainerako ministroei erabakia ez jakinaraztea leporatu dio Irene Montero Berdintasun ministroak Sanchezi. Dena den, ez dago alderdi moreko gobernukideek ezer ere ez zekitela baieztatzeko taxuzko arrazoirik. Bestalde, errege ohiaren segurtasun-gastuak ordaintzen dituen egungo diru-iturria eta Juan Carlos I.aren kokaleku ofiziala oraindik ezezagunak dira, gizartearen gehiengoarentzat behintzat.

Astearte honetan, Sanchezek ez du erabaki historikoaren inguruko daturik eman nahi izan Moncloa Jauregian eman duen ikasturte politikoaren balantzea egiteko prentsaurrekoan. Hasierako hitzaldiaren ostean, agerraldia ezinezko elkarrizketa bihurtu da errege ohiaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzten kazetarien eta Espainiako Gobernuko presidentearen artean.

Behin eta berriz galdetu diote ea errege emerituaren helmuga ezagutzen duen. Sánchezek informazio hori “ziurtataezina” dela erantzun du. "Garrantzitsuena da Juan Carlosek esan duela Fiskaltzaren eta Justiziaren esku utziko dutela", azpimarratu du Sanchzek, erregearen abokatuak astelehenean bertan kaleratutako komunikatua argudio gisa baliatuz. Espainiako Gobernuko presidenteak ministroei ez die azalpenik eman errege emerituaren irteera ezkutatzeko ustezko irizpidearen inguruan .

"Estatuko buruaren eta gobernuko presidentearen arteko bulegoetako gaiak diskretuak eta isilpekoak dira. Guk Errege Etxeak hartzen duen erabakia errespetatzen dugu, distantziak markatzen baititu irregulartzat jo daitezkeen jokabide batzuen gainean. Ez dut beste ezer esateko", azpimarratu du Pedro Sánchezek kazetariren batek errege ohiarekin izandako negoziaketei buruz galdetu diotenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude