Espainiako Etxebizitza Legearen aurkako helegitea aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, EAEren eskumenak "urratu" dituelakoan. PSE-EEko sailburuak erabakiaren kontra agertu dira.
Espainiako Etxebizitza Legea apirilaren 27an onartu zuen Diputatuen Kongresuak, PSOE, Unidas Podemos, EH Bildu eta ERCren aldeko botoekin. EAJk aurka bozkatu zuen, eskumen urraketa argudiatuta.
Helegitea, zazpi artikuluren aurka
Etxebizitza Legearen zazpi artikuluren eta hainbat xedapenen aurka aurkeztuko du helegitea Jaurlaritzak, aipatu moduan, PSE-EEko hiru kideen babesik gabe. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburua bera erabakiaren aurka agertu da.
Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoak egindako txosten teknikoaren arabera, "Estatuak Euskadiren etxebizitza-arloko eskumenak urratzen dituela uste da". Alegia, "Lege berriak euskal legerian arautu ez diren baina Euskadiren eskumenekoak diren gai zehatzak arautzen ditu". Bere hitzetan, "etxebizitzaren arloan geure politikak garatu ahal izateko espazio bat hartzen du, eta, aldi berean, aplikatu beharreko araudiaren gaineko segurtasun juridikorik eza sortzen du”. Dena den, helegitearen bidea irekita dagoen arren, "elkarrizketa eta akordioa bilatzearen alde" agertu da Zupiria.
Nahiz eta PSEko hiru sailburuek adierazi duten ez daudela ados Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin, Zupiriak adierazi du ez dagoela "inolako urradurarik" gobernua osatzun duten bi alderdien artean, koalizio gobernua eratzeko sinatu zuten akordiora "lotuta" daudelako EAJ eta PSE.
Alderdi sozialistak oharra plazaratu du, non nabarmendu duen Etxebizitza Legea "Euskadin aplikatzearen alde" egin duela, "EAEko legediaren esparruan garatzen dituen politikak indartzeko eta osatzeko".
"Gure ustez, Estatuko Legeak, beste aurreikuspen batzuen artean, EAEko Legeak aintzat hartu ezin dituen etxebizitzaren prezioak arautzeko mekanismoak sartzen ditu, PSE-EEko eta EAJko ordezkariek Legebiltzarreko eztabaidetan behin baino gehiagotan adierazi duten bezala", azaldu dute sozialistek. "Beraz, esan bezala, autonomia-erkidegoei ahalmena ematen dien araua da, ez du inposatzen, eta errespetatu egiten ditu haien eskumenak".
PSEk gaineratu du EAEko udal batzuek, Donostiakoak tartean, prozedura hasi dutela Etxebizitza Sailari eskatzeko, Espainiako Etxebizitza Legea aplikatuta, "tenkatutako eremuak" izenda ditzala, eremu horietan neurriak har daitezen, alokairuen muga aplikatzea besteak beste. "Etxebizitza Saila prest agertu da hasiera-hasieratik adierazpen hori beti udalekin adostuta egiteko. Beraz, udalek berek egindako eskaria da".
PPk, bestalde, jeltzaleek aurkeztutako helegiteaz adierazi du "erabaki egokia" dela. "[Etxebizitzaren Legeak] jabeen aurka eta okupazioaren alde egiten du, esan du PPren EAEko presidente Carlos Iturgaizek: "Aberrazio bat da, Soilik baietz da baietz eta Memoria Demokratikoaren legeak bezala".
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]
Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]
Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.
Elkarteak salatu du okupatutako etxebizitza 1.615.000 euroan erosi zela 2021ean, eta egun 2.980.000 euroAn saltzen dela. Okupazioak iraun bitartean, espekulazioak sortzen dituen arazoez mintzatu dira etxeko egongelan. Balkoian Espekulazioa: biztanleentzat etxebizitzarik ez... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.