Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak 'Bateragune auzia' berriz epaitzeko eskatu du

  • Fiskaltzak onartu egin du Voxek aurkeztutako helegitea. Epaiketa berria egitearen erabakia Gorenaren eskuetan dago orain. Epaiketa auzipetuen eskubideak urratu zirela ebatzi zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018an, eta Gorenak epaia indargabetu zuen.


2020ko azaroaren 18an - 17:46
Irudia: Eitb.eus

Vox alderdi ultraeskuindarrak berak jakinarazi du ebazpena sare sozialetan. Goreneko Fiskaltzaren arabera, Bateragune auzian "prozedura akatsa" egon zen, baina horrek ezin du auzipetuen “zigor-salbuespena” ekarri. Orain Auzitegi Gorenak erabaki behar du epaiketa errepikatu edo ez errepikatzea. Kontutan hartu behar da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak epaia indargabetu zuenerako Arnaldo Otegi, Rafael Ruiz Usabiaga, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto ezker abertzaleko kideek euren espetxe zigorra –sei urte eta sei urte eta erdi artekoa– betea zutela.

Europaren eta Espainiako Gorenaren eta Auzitegi Nazionalaren aurkako ebazpena

2012an zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko auzipetuak. 2018ko azaroan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi zuen epaiketa “inpartziala” izan zela, eta ondorioz Espainiako Auzitegi Gorenak epaia indargabetzea erabaki zuen. Horrez gain, Naiz-ek ezagutzera eman du gaur Auzitegi Nazionalak ere birritan egin duela epaiketa berriz egitearen aurka, AVT-Verde Esperanza taldearen eskaerari ezezkoa emanez. Hain zuzen ere, buruzagi independentistak epaitu zituen epaimahai berdinak hartu du erabakia –Ángela Murillo buru duena–. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak azken erabaki hori babestu du, fiskaltzen arteko jarrera kontraesankorrak agerian utziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude