Espainia: 530 milioi euro ur azalera atera ez daitekeen itsaspeko batengatik

  • Espainiako Estatuak 680 milioi dolar (530 milioi euro inguru) bideratu ditu S-80 itsaspekoa diseinatu eta eraikitzera. Azaldu zutenez berrikuntza tekniko ugari ditu, baina “akats teknikoak” direla eta, behar baina 100 tona gehiago gehitu dizkiote eta beraz, baliteke behin urperatuta itsaso hondotik ezin urgaineratzea.


2013ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
S-80aren ordenagailuzko irudia (Argazkia: Navantia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Navantia estatu enpresak eraman du aurrera proiektua, bere aurrekontuaren herena gastatuz. Defentsa ministroak onartu du “desbideratzeak” egon direla, eta 2015eko martxorako aurreikusita zegoen urperatzea “urtebete edo bi” atzeratzea erabaki dute.

Gehiegizko pisuak flotatzeko gaitasuna urritzen dio itsaspekoari, eta urgaineratzeko indarrik gabe gera liteke. Arazoa konpontzeko, kanpoaldea handituko dute, 7,5 milioi euroko gastua medio.

S-80aren zain dirauten bitartean, Espainiak erabili daitezkeen bi itsaspeko ditu. Horietako bat, S-74a, zaharkituta dago eta ez dute baztertu 30 milioi euroko erreforma egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!