Espainiak ukatu egin die bisa Amurrion borrokatu behar zuten boxeolari palestinarrei

  • Maiatzaren 26an, larunbata, Palestinako eta Euskal Herriko federazioak aldarrikatzeko boxeo txapelketa bat egitekoa zen Amurrion.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 25ean - 16:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Gobernuak, Palestinako Estatua aitortzen ez duela argudiatuaz, ez die bisarik eman larunbatean ring-ean egon beharko luketen bost boxeolarietatik hiruri. Horri, egoera berez nahiko gogorra zela gehitu behar zaio, palestinarrek Jordaniara bidaiatu beharra baitzeukaten hegazkina hartzeko, Aiaraldeak emandako informazioaren arabera.

Torneoa egin egingo da, baina bost boxeolarietatik bi besterik ez dira egongo ring-ean, Euskal Herrian bertan gertuen bizi direnak. Betoa jarri zaien hiru palestinarrak ordezkatzeko, bertako boxeolari gehiago egongo dira. Erakundeak, biltzen duen diru guztia Palestinara bidali nahi du.

Ez dira horiek izan Palestina eta Euskal Herriaren arteko saio solidarioaren arazo bakarrak. Euskal Boxeo Federazioak PP eta PSE-EEko zinegotziei saioa bertan behera uzteko eskatu die. Saioa homologaturik ez dagoela eta ondorioz aseguruak ez dituela berme guztiak, hori eskaria egiteko arrazoia.

Dena den, saio solidarioa burutu egingo da. Amurrioko Bañueta polikiroldegian, 18:00etatik aurrera. Ezaugarriok dituen saioaren bigarren edizioa izango da, iaz eskoziar eta euskaldunen artean egin baitzen lehenengoa.

 

Albiste hau Hala Bedik argitaratu eta Argiak euskaratu du. Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude