Eskuin muturreko taldeen eta poliziaren indarkeria ikertzeko diru laguntza baliogabetu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

  • Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko diru laguntza onartu zuen. Diru laguntza indargabetutako polizia indarkeriaren legearekin bateraezina dela dio auzitegiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 02an - 15:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2017an onartu zuen Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeen eta poliziaren indarkeria ikertzeko 30.000 euroko diru laguntza. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, diru laguntza ez da bateragarria Nafarroako polizia indarkeria legearen indargabetzearekin. Baliogabetu egin du diru laguntza.

Espainiako estatu abokatuak eskatu zuen diru laguntza baliogabetzea. Eskariaren kontra agertu ziren Nafarroako Gobernua eta EHU. EHUk eskuratu zuen ikerketarako laguntza. Auzitegiaren aburuz, diruz lagundutako ikerketaren helburua bat dator polizia indarkeriaren legeak aurreikusten zuen azterketa batzordeak izango lukeen xedearekin. Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen batzorde horren jarduna Auzitegi Konsituzionalak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude