Ezezkoa argi gailendu da Txilen eta prozesu konstituziogile berria antolatuko du Boric-ek

  • Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.

Ezezkoaren aldekoak kanpainan.

2022ko irailaren 5ean - 08:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Chicago Boys izeneko taldeak diseinatu eta Augusto Pinochet diktadorearen erregimenak indarrean jarri zuen Txileko konstituzioak bere horretan jarraituko du momentuz Txilen. Irailaren 4an egindako plebiszituaren emaitza argia da. %99,99 zenbatuta, 7.878.434 pertsona kontra agertu dira eta 4.855.507 alde.

Ezezkoaren aldekoak Santiago hiriburuan eta beste zenbait hiritan kalera atera dira ospatzera.

Atsekabea nabarmena izan da aldaketaren alde egin dutenen artean, azken txanpan mobilizazio gaitasuna erakutsi duten arren, ez baitute lortu duela zenbait hilabetetatik inkestek erakusten zuten dinamika iraultzea.

Ezezkoa defendatu dute herrialdeko botere ekonomiko eta ia komunikabide hegemoniko guztiek, horien buru nabarmenduz, El Mercurio egunkaria. Eskuineko aliantza horrentzat, galtzailea Gabriel Boric presidentea izan da, aldaketaren testua babestu zuelako. Honek baina, ezezkoak irabazita ere bidea prestatua zuen. "Txileko herriak hitz egin du, modu indartsu eta argian –adierazi du–. Txiletarrek beste aukera bat eskatu dute elkar aurki dezagun, eta maila eman behar dugu", adierazi du telebistan emaitzak jakin berritan.

Presidenteak prozesu konstituziogile berria iragarri du, baita aldaketak ere bere gobernuan.

Prozesu berria nola abiatu?

El Rechazo kanpainak lortu du konstituzio berriarekiko beldurra astintzea. Batez ere bi ardatz nagusiren inguruan egin dute lan: batetik, jatorrizko herrien eskubideen aitortzaren inguruan, maputxe herriarekiko harremanetan aldaketa nabarmena zekarrena. Eragile maputxe nagusiek konstituzio aldaketaren aldeko posizioa hartu eta kanpaina egin dute. Bigarrenik, abortatzeko eskubidea, Latinoamerikako eskualdeko gai nagusia dena.

2020ko urrian ia sei milioi txiletarrek –botoa eman zutenen %78k– konstituzio berria idaztea onartu zuten erreferendum bidez. Irailaren 4ko emaitzen ostean, nahiz eta Boric presidenteak esan prozesu berri bat jarriko dutela abian, ez dago garbi nola izango den honen hasiera.

Atzera botatako konstituzioa batzorde parekide batek idatzia zen, erdia emakumeek osatua lehen aldiz munduan eta hamazazpi eserleku gordez indigenen ordezkaritzarako. Maputxeen buru bat, Elisa Loncon, batzordeko lehen presidentea izan da. Eskuinak, ordea, lehen minututik prozesua boikotatu du eta komunikabideetan zabaldu testu maximalista zela.


Irakurri gehiago: Txile Nazioartea Amerika
Txile kanalean gehiago
2023ko martxoaren 20

2023ko martxoaren 20

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...