Eskudirutan sarrerak egiteagatik kobratzen duen komisioa kendu beharko du Kutxabankek

  • Lau euro ordaindu behar dituzte bezeroek eskudirutan, hirugarren baten kontu korrontean dirua sartzeagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 16an - 15:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko Merkataritza arloko 1. epaitegiak ebatzi du Kutxabankek bere bezeroen kontu korronteetan eskudirutan egindako sarreren gaineko komisiorik ezin duela kobratu. Euskal Kontsumitzaileen elkarteak aurkeztutako "amaitze-ekimen" bati erantzuten dio neurriak. Komisioa bi eurotakoa zen EKAk errekurtsoa aurkeztu zuenean, baina duela gutxi Kutxabankek lau eurora igo zuen. Kutxabankek dagoeneko iragarri du Arabako Probintzia Auzitegiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela.

Teresa Trinidad Santos epaileak komisio mota honi buruz Espainiako Bankuak ere aurkako iritzia eman duela gogoratu du: "Kontu korronte batean eskudirutako sarrerak jasotzea kutxako zerbitzuaren prestazio bat da, kontuaren kontratuari atxikita eta mantentze komisio baten bidez ordaindua izaten dena". Gaineratu du diru sarrera egiten duenari kobratzea ilegala dela, "haiei ez dielako inolako zerbitzurik ematen", eta legez kontrakoa dela "zerbitzu bakar batengatik bi aldiz kobratzea edo bi pertsona ezberdinei kobratzea".

Komisio hau "bidegabea" eta "abusuzkoa" dela ebatzi du epaitegiak, eta kobratzeari betiko uztea agindu dio Kutxabanki. 

EKAren ustetan, orain arte komisio hori ordaindu duten herritarrek aukera dute Kutxabanki diru hori erreklamatzeko. "Izan ere, epaile batek abusuzkoa edo legez kontrakoa izateagatik klausula bat baliogabetzen duenean, legeak dio klausula hori inoiz existitu izan ez balitz bezala jo behar dela eta klausula horren aplikazioagatik egin dena desegin egin behar dela". 

Albiste hau Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023ko maiatzaren 11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!