ESK-k salaketa jarri du Tapiaren aurka, babes materiala Osakidetzara beharrean enpresetara bideratzeagatik

  • Arantxa Tapia Ekonomia eta Azpiegituretako Sailburuaren aurkako salaketa jarri du ESK sindikatuak martxoaren 25ean, Bilboko Guardiako Epaitegian. "Laguntza ukatzea" da zehazki salatu dutena, sindikatuak ulertzen duelako "Osakidetza ez diren entitate juridikoen eskuetan baliabide hauek jarri direla". ESK-k exijitu du "enpresetan dauden baliabide guztiak osasun publikoaren esku uztea".


2020ko martxoaren 26an - 06:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 18an, Arantxa Tapia sailburuak Radio Euskadin egindako adierazpenak daude salaketaren oinarrian. Sindikatuaren arabera, elkarrizketa horretan "Tapiak adierazi zuen herrialdean dauden baliabide guztiak ez direla Osasun Instituzioen esku jarriko martxoaren 15eko SND/233/2020-K agintzen duen bezala. Bere esanetan osasun materiala ekoizpenean erabiltzen ari da osasun administrazioen esku jarri beharrean".

ESK-k salatu du "gizartearen osasunaren aurretik enpresen onura jartzen dela". Zera gehitu du: "Erabat kontraesankorra da enpresa batzuetan materialen hornikuntza faltarik ez egotea, esate baterako mozorroak edo eskularruak, eta aldi berean ospitaletan horien gabezia egotea gure sanitarioen osasuna arriskuan jarriz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude