Ertzainza Tubacexeko langileen aurka oldartu da Legebiltzarraren aurrean

  • Aiaraldetik Gasteizerako martxa egin dute Tubacexeko langileek eta Legebiltzarraren parean bildu dira protesta egiteko. Langileen ordezkariek sartzea lortu dute eta adierazpenak egin dituzte. Kalean, Ertzaintza bitan oldartu da langileen kontra.


2021eko apirilaren 16an - 11:37
Argazkia: Aiaraldea.eus

Ostegun goizean Tubacexeko 70 langile inguru Amurrion hasi eta Gasteizen bukatu den martxari ekin zioten. Gopegin igaro dute gaua eta 5:30ak aldera abiatu dira hiribururantz.

9:30ak aldera, langileak Legebiltzarraren parean bildu dira eta langile batzordeko kideak sartzen saiatu dira adierazpenak egitera, baina Ertzaintzak sarrera debekatu die eta tentsio uneak izan dira. Azkenean, kide batzuek sartzea lortu dute, baina kanpoan giroak bero jarraitu du eta Ertzaintzak bi aldiz kargatu du langileen kontra.

Tranbia ordubetez gelditu dute protestek eta errepidea husten saiatu denean bortizki oldartu da Ertzaintza. Azkenean, Tubacexeko langileek Legebiltzar ataritik alde egin dute eta amaitutzat jo dute protesta. Hala ere, langileen ordezkariek barruan jarraitu dute.

Tubacexeko langileek 64 egun daramatzate greban, Laudio eta Amurrioko lantegietan, 129 pertsona kanporatuko dituztela salatzeko. Horietatik 95 langile zuzenean kanporatuak izango dira, 22k enpresak eskainitako pizgarria onartu dute eta beste 12k erretiro aurreratua hartuko dute. Hala ere, langile batzordeak ohar baten bidez adierazi duenez "ez da ezer aldatu". "Guztiok jarraitzen dugu itsasontzi berean, eta helburu berarekin: lanean jarraitzea, kaleratze traumatikorik gabe", azpimarratu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude