Ertzaintzaren azken promozioa 200 lanpostutan handitzea erabaki du Jaurlaritzak, hautaketa-prozesua martxan dela

  • Ertzaintzako lanpostuen promozioa aurreikusitakoa baino handiagoa izango dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. “Ertzain berriak hautatzeko 28. deialdia zabaldu egingo dugu, 500 izan ordez, 700 izango dira eskainiko ditugun plazak”, adierazi du Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.


2019ko martxoaren 26an - 15:11
Estefania Beltran de Heredia (eskuinean) Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearekin batera Ertzaintzaren promozioa handitzeko erabakiaren berri eman duen prentsaurrekoan (argazkia: Irekia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ertzain berriak aukeratzeko prozesua abian dela hartu du erabakia Jaurlaritzak eta ondorioz, orain arteko hautaketa-prozesua gainditu duten 635 gizonezkoek eta 241 emakumeek ertzain izateko aukera handiagoak izango dituzte. Astearte goizean informatu du Segurtasun sailak hartutako erabakiaz Beltran de Herediak.

Ez da honelako erabaki bat hartzen den lehenbiziko aldia, baina aurrekariak aspaldikoak dira: 1993an egindako 1.200 plaza berri sortu ziren, hori bai, urte hartan egindako 13. eta 14. promozioak batuta eta testuinguru politiko oso diferente batean.

Aurtengo kasuan, Ertzaintzan sortu den belaunaldi-berritze premiak aipatuz justifikatu du erabakia sailburuak. 2018an 486 baja eta erretiro izan zirela azaldu du eta aurten 144 izan direla –sailburuak ez du zehaztu kopuru horietatik zenbat diren beste arrazoiengatik hartutako bajak eta zenbat, aldiz, jubilazioei dagozkienak–. Datu horiek ikusita Segurtasun saila “esfortzu handiagoa” egitera derrigortuta dago Beltran de Herediaren arabera.

Gainera, aurreratu duenez, urtea amaitu baino lehen beste promozio bat ere martxan jarriko dute, 29.a. Bigarren deialdi horretan zenbat plaza eskainiko diren ez du argitu astearte honetan prentsaren aurrean egindako agerraldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!