Ertzaintzako Berrozien ekimenez lanetik kanporatua, artxibatutako akusazio batengatik

  • Iparvending enpresak langile bat kaleratu zuela salatu zuen iraila amaieran ESK sindikatuak, eta kaleratzearen oinarrian enpresaren zein Ertzaintzaren “tratu iraingarria eta arrazista” zegoela. Kaleratutako langile Hamza Benzrira Gasteiztarrarekin hitz egin du ARGIAk. Bere kaleratzearen istorio harrigarria azaldu du, eta oro har pertsona arrazializatuek bizi duten jazarpen itogarria, Poliziaren eskutik zein lantokietan. “Zoazen tokira zoazela, izan Ertzaintza izan Udaltzaingoa, biziezina da”, azaldu du.

Argazkia: @tacticalporn

2023ko urriaren 23an - 07:14
Azken eguneraketa: 12:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Benzrirak 28 urte ditu, 15ekin heldu zen Gasteizera Marokotik. Hamaika enplegutan aritua da, ia beti prekarietatea lagun. Abuztuaren 22an, vending makinak betetzeko bere lanpostutik kaleratu zuen Iparvending (Nordisven Distribución Araba SLU) enpresak, lantokian zein kalean Poliziaren aldetik tratu baztertzailea eta arrazista jasatera ohituta badago ere, harriduraz kontatu du gertatua.

2023

Abuztuaren 22ko arratsaldean, Ertzaintzaren elitezko Berrozi Berezi Taldeak Arabako Berrozi herrian dituen instalazioetako makinak betetzera joan zen Benzrira, lankide batekin. “Aurretik lan berdina egina nintzen Guardiako Ertzaintzaren komisarian, edo Logroñon Guardia Zibilaren kuartelean, arazorik gabe”. Sarrerako garitan identifikatu, 20 minututan lana egin, eta arazoak irteteko orduan hasi ziren, azaldu duenez: “Oihuka hasi ziren, ‘Jaitsi dadila tipo hori!’”. Zenbait poliziak inguratu zuten orduan, “garraxika, modu txarrean, eskua pistolan jarrita”, esanez kontuz ibiltzeko nor zen bazekiten eta, “ondo portatu” behar zuela... Benzrirak ez zuen ulertzen zertara zetorren jazarpena, harik eta poliziak 2019ko afera bat aipatu zuten arte: Ertzaintzak salatu egin zuen Benzrira, “ordenaren aurkako delitua” egotzita, eta espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat; epaileak, ordea, akusazioa baztertu eta kasua artxibatzea erabaki zuen. Hori gogoratu zien Hamzak, eta karneta itzuli eta bakea emateko eskatu. Horrela egin zuten ertzainek azkenik, 10-15 minutuko jazarpenaren ostean.

Ordu gutxiren bueltan, lanak amaitu eta enpresan azaldu zen Benzrira. “Nagusiari esan nion, 'Gauza bat kontatu behar dizut’, eta erantzun zida, ‘Horretaz hitz egin nahi dut’”. Nagusiak esan zion Ertzaintzaren deia jaso zuela, bere aurrekari penalak ezkutatu zizkiola enpresari –Benzrirak ez du aurrekari penalik, errugabe izendatu zuten–, eta hori zela eta bere probaldiko kontratua bertan behera uzten zuela. 2019ko auzi baten ondorioz utzi dute Ertzaintzak eta Iparvendingek kalean Benzrira, beraz. Zer gertatu zen, bada, 2019an?

2019ko auzi baten ondorioz utzi dute Ertzaintzak eta Iparvendingek kalean Benzrira, beraz. Zer gertatu zen, bada, 2019an?

2019

“Bisitan etorri zen senide bati Gasteiz erakusten ari nintzen, kale honetan bertan”, azaldu du gazteak Alde Zaharreko Bodegoi tabernako terrazan gaudela. “Ertzain bat agertu eta esan zigun, ‘Alde Hemendik’. Nik, inozoa ni, galdetu nion, ‘Zer ba, moztuta al dago kalea?’. ‘Hormaren aurka!’ izan zen bere erantzuna”. Lurrera bota eta kolpeka hasi zitzaizkiola dio, atxilo eraman zuten eta komisarian pasa zuen gaua.

Benzrirak epaitegietan itzultzaile gisa egin zuen lan denbora batez, ondotxo zekien abokatu bat izateko eskubidea zuela eta horixe eskatu zuen: “'Telebista asko ikusi duzu zuk’, esan zidaten”. Iraindu egin zuten, “puto moro [mairu madarikatua] eta gisakoak”, eta hainbatetan eskatu behar izan zuen medikura eraman zezaten poliziek sortutako lesioetatik artatu zezaten. Eraman zuten azkenik: “Uste dut medikua eta poliziak hizketan aritu zirela. Medikuari esan nion poliziak kolpatu ninduela, txosten medikua nahi nuen froga modura, baina, ‘pazienteak erorketa aipatu du’, idatzi zuen”. 2020an egin zioten epaiketa, eta Beatriz Eva Roman epaileak kasua artxibatzea erabaki zuen, Benzrirak erakutsitako ebazpenak frogatzen duen moduan.

"Zoazen tokira zoazela, izan Ertzaintza izan Udaltzaingoa, biziezina da"

Noiznahi, nonahi

Horrelakoak bere egunerokotasunaren parte direla dio Hamzak. Poliziaren identifikazio eskaerak etengabeak direla, esaterako. “Behin ataritik irten eta bertan, ‘droga kontrola’, auzokideen aurrean: jakina, gero ez dira zurekin igogailuan sartzen”. Edo hainbatetan autobus geltokian: “Ez da soilik azalaren arabera identifikazioa eskatzea, da hainbat patruila inguratzen direla, poltsak miatzen dizkizutela, ordu erdiko espektakulua jende guztiaren aurrean”.

Lehengusu batekin gertatutakoak pertsona arrazializatu askoren egunerokotasunaren erakusle gisa balio dezake. “Bizikletaren giltzarrapoa izorratu zitzaigun eta apurtu beharra genuen lotuta zegoen tokitik askatzeko. Lehengusuari esan nion, ‘egun argiz eta nabarmen egingo dugu kameren aurrean argi ikusi dadin ez garela ari ezkutuan’”. Hasi ziren, eta udaltzain patruila bat agertu zen jarraian. “Esan nien nirea zela frogatu nezakeela. Eraman zuten bizikleta, baina egin zidaten ziurtagiria esanez ni nintzela jabea, joan nintzen komisariara eta jaso nuen. Nirekin zegoen lehengusuari, ordea, salaketa jarri zioten: nire bizikleta lapurtzen saiatzeagatik”.

Lan mundua ez da abegikorragoa. Lan prekarioz lan prekario aritzen dela dio Hamzak, proba epea amaitu aurretik mozten dizkioten probaldi kontratuekin. “Bi hilabetero lan berria dut, eta bertan topatzen ditut berriz ere langile berberak”. Hori, ez dutenean kaleratzen “gaixo egonda egun bateko baja hartzeagatik, edo legez dagokidan diru guztia ordain diezadaten eskatzeagatik, esaterako”.

"Arazoren bat badago, edozer gauza falta bada edo lapurtu badute, beti frogatu behar duzu ez zarela delinkuente bat"

Zuzenbide Estatua

“Horrelakorik berriz ez gertatzeko salatu nahi dut”, izan dira bere lehen hitzak elkartu garenean. Salaketa epaitegietan ere aurkeztua du. “Zoazen tokira zoazela, izan Ertzaintza izan Udaltzaingoa, biziezina da”, bota du Poliziaren tratua azaldu ostean. “Arazoren bat badago, edozer gauza falta bada edo lapurtu badute, beti frogatu behar duzu ez zarela delinkuente bat, beti ‘Ni ez naiz izan’ esaldia prebentiboki esan-ez esan”, lan munduaz. Eta, hala ere, dio, “nirea seguruenik ez da ezer beste batzuek bizi dutenarekin”: beste migratzaile askok baino sare eta baliabide handiagoak ditu, edo Gasteizen jaiotako bikote zuria. “Nik zuzenbide estatuan sinesten dut”, dio agurtu aurretik, eta agian hori da bere kontakizun harrigarritik harrigarriena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Eguneraketa berriak daude