Ertzaintzak dio droneak BBK Live-n erabili dituela lehen aldiz jendea kontrolatzeko, ez da hala

  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu du BBK Live festibalean droneak erabili dituela "lehen aldiz bere historian gune bat kontrolatu eta zelatatzeko", EiTBk jaso duenez. Hori ez da horrela. Gutxienez bi aldiz erabili izan ditu lehenago protesta sozialak zelatatzeko: Gipuzkoa Zutikek iaz erraustegira eta makro-kartzelara antolatutako martxan eta aurten Bizitza Da Handienak Egian, Munduko Turismoaren Goi Bileraren ondoan egin zuen asanbladan.

Ertzaintzaren dronea, artxiboko argazki batean.

2018ko uztailaren 17an - 12:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 12 eta 14 artean Bilboko Kobetamendin egindako BBK Live festibalean segurtasun lanetarako aparailu hegalari hauek erabili zituela jakinarazi du, baita hurrengo operazioetan erabiltzen jarraitzeko asmoa duela ere.

Lehen aldiz orain?

2015eko albiste honetan irakur daiteke bi drone erosi zituela Ertzaintzak orduan. Txio honetan ikus daiteke Ertzaintzaren logoa eta guzti duen dronea.

Azpiko argazki hau Zubietan atera zuten Gipuzkoa Zutikeko kideek eta ikusten da modelo bera dela.

Gerora, 2017ko maiatzaren 27an, Gipuzkoa Zutikek erraustegira eta makro-kartzelara martxa antolatu zuenean, Ertzaintzak babestutako gunean drone bat izan zuten manifestariek buru gainean.

Argazki oina

Hemen bideoa.

Bestetik, Bizitza Da Handiena dinamikak, protesta sozialen astea deitu zuenean Donostian, Egia auzoan asanblada egin zutenean, dispositibo hegalaria jarri zieten asanblada grabatzen era nabarmenean. Kaioz inguraturik, buru gainean izan zuten aparailua pare bat minutuz.

Turismoaren alorreko mundu osoko ordezkariak Tabakaleran zeudelako, ertzainez hartua zeuden inguruak. Ondoren, bi pertsona atxilotu zituzten Turismoaren Munduko Erakundeari txistu egiteagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!