Larunbat goizean gertatu da Arrasateko Martxoaren 8a kalean. Bi labanarekin kaletik zebilen gizonezko baten atzetik aritu dira Ertzaintza eta Udaltzaingoko hainbat kide. Pertsona hori inguratuta zutenean, Ertzaintzaren auto batek harrapatu egin du, sarean zabaldu diren hainbat bideotan ikus daitekeenez.
Ertzaintzak eta Arrasateko udaltzainek jakinarazi eta Goienak jaso duenez, sukaldeko bi laban eskuetan zituela kalean zebilen Arrasateko bizilagun bat larunbat goizean. Poliziek zehaztu dutenez gizonak ez zuen inori eraso egiteko asmorik erakutsi. Gizonak bere buruaz beste egiteko mehatxua egin duela azaldu dute udaltzainek. Bere burua zauritu du lepoan eta eskumuturretan.
Hainbat udaltzain eta ertzain haren atzetik aritu ostean, azkenean, inguratuta zutela, ertzainek autoarekin harrapatzea erabaki dute, sarean zabaltzen ari diren bideoetan ikusten denez. Gizonezkoa Arrasateko Ospitalera eraman dute.
¿Pero qué mierda es esta @ertzaintzaEJGV ? pic.twitter.com/XfPO4Qkm7p
— MuyBastxs (@muybastos) May 23, 2020
— aitorpedo (@aretxabedia) May 24, 2020
— aitorpedo (@aretxabedia) May 24, 2020
— aitorpedo (@aretxabedia) May 24, 2020
ESAN eta Jusapol sindikatuek txalotu dute ertzainen ekintza:
GAUR ARRASATEN
— ESAN ERTZAINTZA UDALTZAINGOA MIÑOIAK FORUZAINGOA (@ESANInfo) May 23, 2020
Ertzainak de la Unidad de Protección Ciudadana Deba Urola y Udaltzainak de Arrasate reducen a un individuo con dos cuchillos que se quería auto lesionar y amenazaba con agredir al resto de la ciudadanía.
"LAN BIKAINA" pic.twitter.com/mDhc2LU5n1
La ertzaintza detiene en Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa) a una persona que iba amenazando con cuchillos por la calle. pic.twitter.com/0b6sGi42CZ
— Jusapol Euskadi (@jusapoleuskadi) May 23, 2020
Ermuan, bi ertzain
Bi ertzain arin zauritu dira larunbat arratsaldean Ermuan auto batek harrapatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailu bat abiadura handian zihoan BI-3334 errepidean. Ertzaintzako patruila batek atzetik jarraitu du autoa. 29 urteko gidariak patruilaren kontra jo du bere autoarekin. Bi agenteak Mendaroko ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!