Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.
Europar Batasunak atzo jakinarazi zuen Errusiaren kontrako zigor-sorta berri bat onetsi duela, hamahirugarrena Ukrainako gerra hasi zenetik. Larunbat honetan beteko dira bi urte Ukrainan gerrak leher egin zuenetik, eta, Ukrainako Gobernuari laguntza militarra emateaz gain, Kremlinari zigor ekonomikoak jartzen jarraitzen dute Hogeita Zazpiek.
Zigor-sorta koertzitibo berria "orain arteko zabalenetakoa" dela esan dute, eta hilaren 24an onartuko dute modu formalean. Modu batera edo bestera, Ukrainako gerran Errusiaren alde parte hartzen ari omen diren enpresak jarri ditu jo-puntuan Europar Batasunak, baina ez Errusiakoak soilik: baita hirugarren herrialde batzuetakoak ere.
"Inbasioaren 250 arduradun" seinalatu ditu zigor-sorta berrian, leporatuta Errusiari lagundu diotela Europar Batasunak ezarritako zigor ekonomikoei aurre egiten eta iskin egiten. Horregatik, nazioarteko ehunka enpresa zigortuko ditu: Europako enpresek debekatuta izango dute horiekin salerosketan jardutea. Itxura denez, azpimarra berezia egin diete Errusiako Gobernuari gerrarako droneak ahalbidetzen dizkioten enpresei, eta aurrenekoz barne hartu dituzte Txinako enpresak ere.
Hirugarren herrialde batzuetako enpresak zigortzeaz gain, orain arte jo-puntuan jarritako ia 2.000 pertsonaren eta enpresaren kontrako jarduna mantenduko dute Hogeita Zazpiek: beste sei hilabetez luzatuko dituzte euren kontrako zigorrak. "Putinen gerra-makineria hondatzen" jarraitzera deitu du Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak.
Amerikako Estatu Batuek ere jakinarazi dute zigor gehiago jarriko dizkiotela Kremlinari. Ostiral honetan emango omen dute neurri horien berri, Joe Biden presidentearen esanetan.
Milaka milioika euroko laguntza militarra
Joan den otsailaren 1ean adostu zuen Europar Batasunak Ukrainari laguntza militarra ematen segitzea: datozen urteetan 50.000 milioi euroko finantza-laguntza ematea erabaki du. Dena den, kolokan dago Bakerako Laguntza Funtsa (EPF, ingelesezko sigletan) delakoaren berritzea. Izen aski ironikoa duen funtsa horren bidez, Ukrainari armak bidaltzea finantzatzen du Europar Batasunak, baina hura mantentzeari buruzko zalantzak atera dituzte mahaira Alemaniak zein Frantziako Estatuak.
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]
Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]