Urtebete iragan da Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik eta ez dirudi gerra epe motzean bukatuko denik. Tarte horretan, Mendebaldeak zigor gogorrak jarri ditu indarren Errusiaren aurka, ustez horiek larriki kaltetuko zutelakoan haren ekonomia, baina ez da horrela izan. Mediapart hedabide frantziarrean ekonomia gaiak daramatzan Romaric Godin kazetariak Errusiaren egoera ekonomikoa aztertu du ARGIAk laburtu duen ondoko artikuluan.
Duela urtebete AEBak, Europar Batasuna eta Japonia zigor ekonomikoak jartzen hasi zirenean, gehienek uste zuten horien eragina oso larria izango zela Errusiaren ekonomian. Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak, esate batera, kolapso ekonomikoa iragarri zion herrialdeari. Beste askok haren BPGaren %10eko erorketa iragarri zuten. Ez bata, ez bestea, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, %2,2 bakarrik jausi zen Errusiako ekonomia 2022an; 2023rako %0,3ko igoera aurreikusten dio eta 2024rako %2,1ekoa. Hainbat analistaren aburuz, Errusiaren hazkundea Frantzia, Alemania eta AEBetakoa baino handiagoa izango da 2023an.
Esportazioen arrakasta
Zertan oinarritu ziren nazioarteko zigorrak? Godinek azaltzen duenez, batez ere hiru neurritan: batetik, finantza alorrean krisi sakona eragiten saiatu ziren, Errusia nazioarteko finantza sistematik isolatuz; bestetik, Errusiara heltzen ziren produktu garrantzitsuen bidalketa eten zen; eta, azkenik, Errusiaren hainbat esportazio mugatu zituzten, horrela haren ekonomiari baliabideak kenduz.
Edozein modutan, esportazioak ez ziren behar beste mugatu, Mendebaldeko herrialde askok errusiar lehengaien beharra dutelako. Horietako neurri batzuk, hala ere, ez dira eraginkorrak izan, eta Errusiako hainbat produkturen eskasiak ekarri zuen produktu horien igoera nazioarteko merkatuan, eta horrek Errusiari diru sarrera handia ekarri zion iragan martxoan eta apirilean. Errusiak Mendebaldera egindako esportazioak %58tik %32ra erori ziren 2022an, baina, aldi berean, Txinarenak %43,4 handitu ziren.
Beraz, Errusiaren klabea zigorrei eusteko, esportazio eta inportazioen balantzeak ekarri dion suberabita izan da, zeina 2022an 213.000 milioi eurokoa izan den (2021ean 112.078 milioikoa). Bi faktorek ekarri diote emaitza hori: esportatzen dituen hainbat salgairen prezio igoera, eta beste merkatu batzuetan gehiago saltzeak, batez ere, Turkian, Kazajistanen, Txinan eta Indian. Txanponaren bestea aldea da Errusiako aurrekontuaren %45 energia esportazioen menpe dagoela.
Zigorrekiko desobedientzia
Godinek azpimarratzen duenez, munduko herrialde askok muzin egiten diete zigorrei, eta horrek ere asko lagundu du Errusia. Azken hamarkadetan garapenean diren herrialde askok merkatu-sarbideak eskaintzen dizkiote Errusiako moduko ekonomia ertain bati (Italiaren antzeko tamaina ekonomikoa, baina biztanleria bikoitzarekin). Garai batean Mendebaldea jaun eta jabe zen munduko ekonomian, baina gaur egun ez.
Baina ez da bakarrik potentzia gisa sortzen ari diren herrialde horien kontua bakarrik, Mendebaldeko enpresa askok ere ez du Errusiatik alde egin: McDonald’s edo Starbucks errusiarren itxierek utzitako irudien ondorioz, bazirudien Mendebaldeko enpresak saldoka ari zirela ihes egiten Errusiatik, baina Suitzako St. Gallen unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, G7 eta EBko enpresen %8,5ek bakarrik utzi du herrialdea.
Gerra-keynesianismoa
Jakina, zigorrak eraginkorrak izan dira hainbat alorretan, eta horrek min egin dio Errusiari. Material faltaren eraginez, hainbat lantegik ateak itxi behar izan zituen Errusian, batez ere gerraren lehen hilabeteetan. Ondorioz, eta esportazioen diru-sarrerak hauspotuta, Kremlina gerra keynesianismoan buru belarri murgildu da, herrialdea dirutan blaituz, Godinek azaltzen duenez. Bruegel think tank-aren arabera, Errusiak aurrekontuaren %3 bideratu du 2022an ekonomia suspertzera. Bloomberg konpainiaren ustez, dena den, horrek bakarrik ez luke azalduko ekonomian egindako inbertsioen %6aren hazkundea, batez ere kontuan hartuta, herritarren kontsumoa jaitsi egin dela, bai haien diru-sarrerak txikitu egin direlako, baita herritarren aurrezkiak handitu egin direlako ere –etorkizunarekiko beldurra–. Ondorioz, badirudi inbertsio horren zatirik handiena gerra elikatzera bideratu dela. Errusiako arma lantegiak 24 ordutan ari dira lanean The Economist-en ustez, eta herrialdeak bere gastu militarreko aurrekontuari 63.000 milioi euro gehitu dizkio.
Esportazioei eustea, beraz, giltzarri da Errusiako ekonomiarentzat, bestela dirurik gabe geldituko da berehala. Oraindik, dena den, Errusiako Banku zentralaren arabera, erreserbak 601.000 milioi eurokoak ziren otsailaren 3an. “Baina gerra oso garestia da”, dio Codinek: “Arma lantegiei eutsi behar zaie, produkzio zibiletik produkzio militarrerako eraldaketa diruz lagundu behar da, eta materiala ordaindu”. Eta gainera, hor da ere soldaduen ordainketa, hileko 2.457 euro, errusiarren oinarrizko lansariaren hirukoitza.
Gasa eta petrolioaren esportazioak eusten dio nagusiki gerrari, eta sarrera horiek mugatzera bideratu dira azkenotan Mendebaldeko zigorrak, adibidez Errusiako petrolio upela 60 dolarretik behera ordaintzeko neurria ezarriz. Iragan urtarrilean Errusiako aurrekontuak 23.490 milioiko defizita izan zuen, 1998tik hilabete batean izandako handiena. Errusiari diru iturri garrantzitsu bat murrizten ari zaio, lehengaien salneurriak jaitsi egin direlako, eta esportazio kopurua ere txikitu delako. “Ez dirudi 2022ko esportazioen emaitzak errepikatzea samurra izango denik”, dio Godinek.
Inportazioen oinarrizko arazoa
Errusiak esportazioekin zailtasunak izango baditu, inportazioak oso gertutik jarraitu beharko ditu suberabitari eusteko, horrekin finantzatzen baitu gerra. Godinek azaltzen duenez, 2022ko Errusia saiatu da 60-70eko hamarraldietan Hego Amerikan heldu zioten estrategia finkatzen: herrialdea industrializatzea, kanpotik ekartzen dituen produktuak bertan ekoizteko. Baina bide hori epe luzekoa da, batez ere industria teknologikoari begira, errusiar ekonomiaren alorrik ahulena.
2022an Errusiak eutsi egin dio ondasun kontsumo askoren produkzioari, baina hornitze teknologikoa korapilatsuagoa izango da, gaur egun produktu teknologikoen inportazioaren %40 Mendebaldeko herrialdeetatik egiten baitu, nagusiki makinak, eta produktu kimiko-farmazeutikoak eta optikoak. Mendebaldeko iturri horiek mozten ari zaizkion bitartean –urtebetean Alemaniako makinen esportazioa %43,1ean erori da– Txinatik gero eta gehiago inportatzen du; Errusiako inportazio guztien %73 txinatarra da egun, eta batez ere industriarako makinak.
Errusiak industrializazioa handitu nahi du produkzioa handitu ahal izateko, baina Godinen esanetan, hori ez da horren sinplea, makina alemanak txinatarrak baino hobeak direlako ekoizpenerako, eta Mendebaldeak kontrolatzen dituen erdieroaleen beharra ere baduelako.
Ekonomiaren militarizaziorantz
Errusiak, hortaz, bere produkzioa handitu behar du eta inportazioei eutsi. “Baina gerrarako ahaleginak ez du bakarrik ekoizpenaren handitzea eskatzen, pertsonak ere behar ditu”, eta Jacques Sapir ekonomialariaren ustez, soldaduen mobilizazioak %0,9ko jaitsiera eragin zuen 2022ko ekoizpen industrialean, “horrek esan nahi du, produkzioak arazoak dituela esku-lanaren faltaren aurrean”. Eta horrek lansariak igotzeko presioan eragiten du. Zigorrek eragina dute eta ekonomia errusiarra kolapsotik urruti bada ere, eragina gero eta handiagoa da: batetik, lehengaien prezioak igo ez daitezen Mendebaldeak egiten dituen presioak kudeatu behar ditu; bestetik, giltzarri diren inportazioei eutsi behar die; eta funtsean, gerra ahalegina eta ekonomia normalaren arteko kontraesanei aurre egin behar die. Horrek guztiak, ekonomia militarizatzera bultzatzen du Kremlina.
Gaur egun, Errusiako Banku Zentralak badu oraindik autonomia maila bat, eta horrek tentsioak sortzen ditu hura eta Kremlinaren artean. Banku zentralak, adibidez, interes tasen igoerei eusten die eta Kremlinak horien jaitsiera nahi du. Banku zentralak austeritatearen alde egiten du –soldaten igoeraren aurka eginez, adibidez–, eta gobernua dirua sortzeko tentaldian da esportazioen sarrerak jaitsiz gero ekonomia finantzatu ahal izateko eta bake soziala indartzeko.
Txina irtenbide?
Epe luzera, bai austeritatearen bideak, bai gobernuak dirua sortzearenak arazoak izango dituzte Errusiak gerra finantzatu ahal izateko. Oraingoz, duen diru erreserba nahikoa izan daiteke, “baina gatazka luzatzen bada eta zigorrak gogortu, ez dira nahikoak izango”, dio Godinek. Baliabideak beste nonbait topatu beharko ditu, eta irtenbide bakarra Txinaren diru erreserba erraldoiak izan daitezke, baina ez doan, jakina: “Pekinek garesti ordainarazi diezaioke Errusiari bere laguntza”. Txinak izan dezake interesik Errusiak Siberian dituen baliabide erraldoietan, beti ere menpeko Errusia batek prezio onean eskainiz gero. Eta Mediapart-eko kazetariaren ustez, menpekotasun horren hasiera agian hasi da jada: “Errusiaren ahalegin militarra dagoeneko oso lotuta dago Txinari”.
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]