Kargu guztien errudun izendatu dute Derek Chauvin polizia ohia: bigarren graduko nahigabeko hilketa, hirugarren graduko hilketa eta bigarren graduko homizidioa.
Epaimahaiak errudun izendatu du 2020ko maiatzean George Floyd afro-amerikarra hil zuen polizia. Epaileak laster erabaki beharko du zein izango den zigorra. Nahi gabeko bigarren graduko hilketaren erruduna izanik, 40 urte arteko kartzela-zigorrarekin zigortua izan daiteke Chauvin; hirugarren graduko hilketaren erruduna izanik, gehienez ere 25 urteko kondena; eta bigarren gradukoa homizidioagatik, 10 urte artekoa.
Derek Chauvinek belauna estutu zuen Floyd-en lepoaren kontra zortzi minutu eta 46 segunduz, Floyden heriotza eraginez. Denda bateko langileek poliziari deitu ziotenean hasi zen guztia, Floydek ustez tabako-pakete bat ordaindu baitzuen 20 dolarreko billete faltsu batekin. Akusazioaren froga nagusi bihurtu diren irudietan ikusten denez, Floydek ez zuen portaera bortitzik erakutsi eta ez zien mehatxurik egin agenteei.
Floyden heriotzak, 2020ko maiatzean, arrazismoaren eta polizia-indarkeriaren aurkako protesta-bolada eragin zuen Amerikako Estatu Batuetan eta nazioartean. Chauvinen erruduntasuna publiko egin den momentuan gero eta tentsio handiagoa dago herrialdean. Izan ere, astearte arratsaldean 16 urteko Ma’Khia Bryant neska beltza hil du Columbuseko poliziak. Segurtasun-indarren arabera, nerabeak beste bi neskatila mehatxatu zituen laban batekin. Agintariek diotenez, larrialdi-zerbitzuaren dei bati erantzun ondoren joan zen hara polizia, eta tiro egin zion.
Azkenaldian hilketa gehiago eragin ditu poliziak AEBetan: azken asteetan hil dituzte 20 urteko Daunte Wright afroamerikarra (Minesota) eta 13 urteko Adam Toledo (Chicago).
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.