Palestinako gatazka ahanzturatik lehen lerrora pasa da mundu mailan, iragan larunbatean Hamasek Israelen aurka eginiko eraso historikoaren ostean. Ordutik gerraren intentsitateak gora besterik ez du egin, eta Israel Gaza bonbardatzen ari da etengabe. Israelgo Estatuaren aurkako boikota, desinbertsioak eta zigorrak sustatzen dituen BDZ Euskal Herria mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu Palestinarekin elkartasunean, eta mugimenduko kide eta Palestinaren aldeko aspaldiko militante Koldo Alzolarekin hitz egin dugu.
Palestinako okupazioa salatzen hamalau urte daramatzan Uhintifada irratsaioko kide ere bada Alzola, eta irratsaiorako elkarrizketatu berri duen Mussaad Bashir kazetari gazatarrak (Zaragozan bizi da egun) kontatu diona aipatu digu lehenik eta behin: “Bashirri elkarrizketa egin bitartean Gaza bonbardatzen ari ziren, Israel Hamasen erasoari erantzun oso bortitza ematen ari zaiola esan digu, eta are bortitzagoa izatea aurreikusten dutela palestinarrek. Kontatu digu Israelgo prentsa herritarrak gerrarako prestatzen ari dela, eta gerra horrentzako nazioarteko babesa sustatzen”.
Harridura eta osteko erantzuna
Hamasek airez, lurrez eta itsasoz egin dio eraso Israeli, herriak eta koloniak hartu ditu, ehunka militar eta zibil hil ditu –bere historia osoan Israelek egun bakarrean hildako gehien izan dituen eguna da larunbatekoa–. Harridura orokortua izan dela dio Alzolak: “Harriduraz hartu dugu denok, baina harrituena Israelgo erregimena izan da, ipurdi bistan geratu baita”. Israelen ustezko ahalmen militarraren eta lurraldearen erabateko kontrolaren “gabeziak” azaleratu ditu Hamasek, eta hori palestinarrek “larrutik ordainduko dute”, BDZko kidearen ustez. Ekialde Ertaineko gatazketan aditua den Ezequiel Kopel kazetariak adierazi du urteetako prestaketaren emaitza dela erasoa, tamainako operazioa horren kontrolatuta dagoen lurralde batean prestatzea ezinezkoa dela bestela. Alzola bat dator hipotesiarekin, “agian Gazako azken sarraski handitik, 2014tik, 2.400 hildako palestinar utzi zituen hura”.
“Israel gerrarako sortua da, gerrarik gabe kolapsatuko luke: ekonomiaren ardatza da, eta jendarte hain heterogeneoa kohesionatzeko itsasgarria”
Gerran sakondu da eta sakonduko da: Israelgo armada Gaza barrura sartzeko aukera mahai gainean dago, Defentsa ministroak “giza animalia” izendatu ditu palestinar guztiak, eta modu horretan tratatuko dituztela ziurtatu. Gerra bera Israelgo Estatuaren zoru eta bizi-baldintza dela dio Alzolak: “Israel gerrarako sortua da, gerrarik gabe kolapsatuko luke: ekonomiaren ardatza da, eta jendarte hain heterogeneoa kohesionatzeko itsasgarria”.
Aginte nazionala, Hamas, ezkerra
“Bi aldeei dei egitea indarkeria alboratzera bi biolentziak parekatuz… ezin dira berdindu okupatzailearen eta okupatuaren biolentzia"
Zabaldu den gatazkaren fase berriak nazioartean dituen inplikazioak zeintzuk izango diren ikusteko dago, baina ertzak asko eta arriskutsuak dira (Saudi Arabia eta Israel arteko harremanen normalizazio prozesua, Iran eta Hezbola, herrialde arabiarrak, Mendebaldea...). Edonola, Hamasen erasoak Palestinako barne lidergoei ere eragin diela azaldu du Alzolak: “Aginte nazionalak ez du zilegitasunik, gobernu zipaioa da. Azken hauteskundeak 2007an egin ziren eta Hamasek irabazi zituen. Kolpe honek zilegitasun handiagoa eman dio Hamasi herritarren artean, erresistentzia nazionala egiteko gai den eragile ia bakar gisa agertu da”. Ezkerreko mugimenduak oro har oso ahul daudela dio, urtetan erreferente nagusia izan den Herri Fronteak zer jarrera hartu duen ezin izan dugu jakin, baina azpimarratu du bere gertukoa den Masar Dabil antolakundeak –bi urte direla sortu zuten diasporako palestinarrek– jarraian babestu zuela erasoa.
Kontakizunaren garrantzia
Minduta agertu da Alzola hedabideek egunotan nagusiki zabaldu duten mezuarekin. “Espainiako Estatuan, hedabideek Israelen kontakizuna modu akritikoan ari dira jasotzen”. Minduta ere errepikatzen den beste mezu batekin: “Bi aldeei dei egitea indarkeria alboratzera, bi biolentziak parekatzea… ezin dira berdindu okupatzailearen eta okupatuaren biolentzia, okupatuaren erresistentzia. Hamasen erasoen gehiegikeriak izan dira seguru aski, baina batak ez du bestea kentzen: jatorriari jarri behar zaio arreta”. Hedabide eta iturri independenteetara jotzeko deia egin die herritarrei.
“Baditugu lotura oso estuak Israelgo erregimenarekin: administrazioak, enpresak. Gure esku dago harreman horiek salatu eta eteteko exijitzea.
Eta Euskal Herritik?
Palestinarekiko elkartasun handia egon da Euskal Herrian historikoki. Egunotan mobilizazioak izan dira eta izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan, BDZ Euskal Herriak deituta. Deialdiak babesteaz harago, Palestinaren alde Euskal Herrian egin daitekeen eraginkorrena Israelgo Estatuarekin ditugun loturak moztea da, Alzolaren iritzian: “Baditugu lotura oso estuak Israelgo erregimenarekin: administrazioak, enpresak… Gure esku dago harreman horiek salatu eta eteteko exijitzea. Egun nabarmenena CAF enpresarena da: Jerusalem eta ekialdeko kolonien artean eraikitzen ari den trenbidea ilegala da nazioarteko legediaren arabera, eremu okupatuetan dagoelako. Eta Jaurlaritzak diruz sostengatzen du CAF, akziodunetako bat da”
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.