Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.
Nazioartean zerbait mugitzen hasi da. 2023ko urriaren 7tik Israelek 53.000 hildako eragin ondoren, Erresuma Batuak Israelekin zituen negoziazioak eten ditu; bi estatuen arteko ekonomia akordio berria ari ziren negoziatzen. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmerrek adierazi du “izugarria” dela Israelen "ankerkeria" Gazaren aurka, eta laguntza humanitarioa “masiboki” areagotzeko eskatu dio. Su-etena da bahituak askatzeko “era bakarra”, horixe esan du Starmerrek, eta berau indarrean sartzea exijitu du, Zisjordaniako kokalekuak salatzearekin batera.
Erresuma Batuak hasitako bide bera hartu du EB Europako Batasunak ere, EB eta Israelen arteko elkartze hitzarmena “berrikustea” onartu baitu, bertako Kanpo Politikako Goi Ordezkari Kaja Kallasek jakinarazitakoaren arabera. Zehazki, hitzarmenaren bigarren artikulua da berrikusiko dutena, bertan jasotzen baita giza eskubideak errespetatzeko konpromisoa. Hitzarmena berrikustea, beraz, “presioa eragiteko” era bat da, ez baitu harreman diplomatikoen hausturarik ekarriko.
Proposamena Herbehereen eskutik heldu zen, eta bere alde agertu dira 27 estatuetatik 17; bederatzik aurka bozkatu dute, tartean Italiak eta Alemaniak. Ez da lehen aldia horrelako proposamenen bat Europako Batzordera heldu dena: iaz ahalegin bera egin zuten Espainiak eta Irlandak, baina ez zuten Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariaren erantzunik jaso. Josep Borrell Kaja Kallasen aurrekariak ere egin zuen saiakerarik, Netanyahuren gobernuarekin elkarrizketa politikoa bertan behera uztea proposatu baitzuen; ez zuen aurrera egin zenbait herrialderen ezezko botoagatik, tartean Alemania.
Mota horretako eskariak Europaz harago joan dira dagoeneko: astearte goizean munduko 22 herrialdek Israeli eskatu diote Gazan laguntza humanitarioaren sarbidea guztiz berrezarri dezan.
Espainian, Israelen armei ez
Espainiako Gorteetan beste erabaki bat hartu da, etxe barrura ere begiratzen duena. Gobernuaren eta oposizioko zenbait alderen botoekin, Israelekin armen salerosketarik ez izateko lege proposamena tramitatzea onartu du; ez, ordea, gatazkarik barik. Sumar eta Podemos alderdien eskakizunez heldu da proposamena parlamentura, eta oposizioko zenbait alderdiren babesa izan du hasieratik: tartean, EH Bildu eta EAJ, ERC eta BNG.
Gobernuko alderdien artean sortu du, ordea, ika-mikarik. Proposamena Sumarren eskutik helduta –gobernu koalizioaren parte da alderdia–, PSOEren barruan zalantzak izan dira berau onartu edo ez. Bere garaian gobernuaren partetik ezezkoaren aldeko txosten bat jaso zuen, baina azkenean diputatu sozialisten babesa jaso du, baita Junts alderdiarena ere. Azken horren bozkei esker lortu dute proposamena tramitaziora eramatea. Aurkako botoak eman dituzte PPk eta Voxek.
Armen aferan, polemika handia piztu zuen Espainiako Gobernuak Israelgo armamentu enpresa batekin egindako 6 milioi euroko kontratuak. Aurtengo apirilean, aste santuetako opor betean, publiko egin zen Espainiako Gobernuak 15,3 milioi bala erosi zizkiola Guardian Defense & Homeland Security enpresa israeldarrari, Guardia Zibilarentzako munizio gisa. Harrabotsa sortu zuen albisteak, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartua baitzuen orain onartu berri duen lege proposamenarekin: Israelekin arma komertziorik ez egiteko, alegia. Hori horrela, barne krisia piztu zen gobernuan, kontratua deuseztatzeraino.
Asteazken goizean eman ditut azalpenak Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak, eta onartu du kontratu hura "akats" bat izan zela, eta bere ardura hartu du. Palestinako kausarekin eta Ekialde Hurbileko bakearekin "konpromiso sendoa" daukala berretsi du Marlaskak.
Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]
Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]
Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
Gaza Humanitarian Foundationen elikagai banaketa erabiltzen ari dira palestinarrak hiltzeko. Oraingoan, ur horniketa suntsitzeaz gain, hamar pertsona, haien artean sei adin txikiko, hil ditu Israelek Nuseirat kanpamentuan, Gaza hegoaldean.
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]
Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]
Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]
Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek eman du asmoaren berri, eta adierazi du Gaza hegoaldean eraiki nahi duten "eremu humanitario" berri horrek hasiera batean 600.000 palestinar inguru hartuko lituzkeela; kontzentrazio esparru gisa funtzionatuko luke. Gaza... [+]
Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]