“Erreformei planto, eraikuntzara salto” aldarria kalera aterako dute ikasleek

"Erreformei planto, eraikuntzara salto" leloa izango dute Ikasle Abertzaleakek lauhileko honetan antolatutako ekintzek

2015eko otsailaren 10ean - 10:41
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
  • Iruñean 12:00etan NUPetik irtengo da manifestazioa Parlamenturaino.
  • Bilbon 11:30ean zutabeak egonen dira bai Sarriko eta San Mameseko fakultateetatik, baita Arriagatik ere. 12:30ean Moyua plazatik manifestazioa abiatuko da.
  • Gasteizen 12:00etan unibertsitateko Aulariotik irtengo da manifestazioa.

Donostian ordua zehazteke dago oraindik. Horretaz gain, beste herri batzuetan ere mobilizazioak izango direla aurreikusi dute.

Otsailaren 26tik martxoaren 18ko astera bitarte “eraikuntzara salto” eginen dute: “Hezkuntza herritik eta herriarentzat praktikan jarriko dugu. Heldu da alternatiba praktikoak martxan jartzeko unea”.

Hezkuntza ertainean, LOMCEren kontrako konpromisoetan berretsiko dira. Datorren ikasturtean konpromiso horiek praktikan nola jarriko dituzten zehaztuko dute. Martxoaren 18an hiru astez landutako edukiak eta egindako dinamikak plazaratuko dituzte.

Unibertsitateetan bestalde, campus bakoitzean ikasle mugimenduak antolatuko dituen Herri Unibertsitateetan parte hartuko dutela adierazi dute: “Herri unibertsitatea euskarri garrantzitsua izango da unibertsitate eredu euskaldun eta herritarraren eraikuntzaren bidean, ikasleen antolakuntza eta kontra-boterearen eraikuntza dakarrelako”. Herri Unibertsitateetako asko martxoaren 16an hasiko direla azpimarratu dute.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Unibertsitate erreforma kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...