Bederatzi atxilotu, sei Iruñean ikasle grebarekin lotuta, eta hiru Bilbon Troikaren aurkako protestengatik

  • Ostegun goizean bi polizia operazio izan dira Hego Euskal Herrian. Batetik, hainbat ikasle atxilotu dituzte Iruñean, martxoaren 27ko grebarekin lotuta. Bestetik, Bilbon hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, dirudienez, Troikaren Aurka Martxoaren 3an izandako istiluetan parte hartu izana akusatuta.


2014ko apirilaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Martxoaren 27ko manifestazio bat Iruñean (argazkia: Ahotsa.info).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iruñean sei atxilotu

Ahotsa.info atarian irakur daitekeenez, sei lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak. LOMCEren aurkako protestetan izandako istiluekin lotu ditu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Atxilotuetariko hiru adin txikikoak dira. Denei desordena publikoak leporatzen dizkiete. Espainiako Poliziak ez du baztertzen atxiloketa gehiago egiteko aukera.

18:00etarako kontzentrazioa deitu dute Iruñeko komisaldegi aurrean, atxilotuen askatasuna eskatzeko.

Bilbon hiru atxilotu

Uriola.info gunean informatu dute atxilotutako hiru gazteak, Otxarkoaga, Deustu eta Santutxukoak direla. 19:00etan manifestazioa egingo dute hauen askatasuna eskatzeko.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Polizia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.