Espainiako Gobernuak unibertsitateetan 3+2 plana ezarri nahi duela-eta, otsailaren 26an kalera aterako dira ikasleak, Ikasle Abertzaleek deituta.LOMCEren aurka ere aterako dira, Espainiako Estatuko trantsizio garaitik egingo den 13. hezkuntza erreforma dena.
Zeintzuk dira orain arte Hego Euskal Herrian eragina izan duten Espainiako Estatuko hezkuntza erreformak?
LGE Hezkuntza Lege Orokorra, 1970: Frankismoaren azken urteetan onartu zen arren, 80ko hamarkadan aplikatzen hasi zen. Hezkuntza sistema guztia arautu zuen. Espainiako Estatuko ikasle guztiek 14 urte arte Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) ikasi behar zuten. Ondoren, BBBarekin jarraitzeko edo lanbide heziketara sartzeko aukera zuten. Unibertsitatera joan nahi izanez gero UBI gainditu behar zuten. Erreforma honek oinarrizko hezkuntza doakoa izatea ezarri zuen. Unibertsitate esparruan ere eragina izan zuen erreforma honek.
LOECE Ikastetxeetako Estatutuen Lege Organikoa, 1980: Bost urte iraun zituen eta ikastetxeetan eredu demokratikoa ezartzea zuen helburua.
LRU Unibertsitatearen Erreformarako Legea, 1983: 2002ra arte indarrean egon zen erreforma honek unibertsitateen autonomia biltzen zuen lehenengoa izan zen. Honek aurrerago gauzatuko zen unibertsitatearen erreforma ekarri zuen.
LODE Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko Lege Organikoa, 1985: Itunpeko ikastetxeen sistema arautu eta hezkuntza sistemaren barruan gehitu zuen. LOGSE onartu bitartean indarrean egon zen. Hezkuntzako Lege Orokorraren egitura mantendu eta eskola kontseiluak sortu zituen.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea, 1990: Derrigorrezko eskolaldia 16 urteetara luzatu zuen. OHO desagertu eta UBIren ordez batxilergo berria ezarri zuen. Lege honek klaseetako ikasle kopurua 40tik 25era murriztu zuen. Erlijio ikasgaiaren ordutegia mugatzea eta honen alternatiba moduan Etika ezarri zuen. 1994tik aurrera Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondorioz ikasgai honek ez zuen islarik ikasleen notetan.
LOPEG Ikastetxeetako Parte hartze, Ebaluazio eta Zuzendaritza Lege Organikoa, 1995: LOGSE Espainiako Estatu guztian maila guztietan ezarri zutenean onartu zuten lege hau. Ikastetxeei autonomia gehiago eskaini zien.
LOC Gaitasunen Lege Organikoa, 2002: Ordutik Estatuko Lanbide Heziketa arautzen duen ordenamendu bakarra da.
LOU Unibertsitateen Lege Organikoa, 2002: PPren gobernu garaian egin zen. Unibertsitateko aginte organoak eta Ebaluazio eta Akreditazio Agentzia izan ziren lege honen oinarriak.
LOCE Hezkuntza Kalitatearen Legea, 2003: PPk onartu bazuen ere, 2004ko hauteskundeetan egondako botere aldaketagatik bertan behera geratu zen. Zapateroren gobernuak alderdi polemikoenak baztertu baina beste batzuk mantendu zituen.
LOE Hezkuntzaren Lege Organikoa, 2006: PSOEren gobernuak bultzatutako erreforma honek LOGSE, LOPEG eta LOCE indargabetu zituen, LODE ordea ez. Hiru batxilergo mota ezarri dituen: Arteak, Zientzia eta Teknologia eta Giza eta Gizarte zientziak. Era berean, lege honek erkidego guztietan irakatsi beharreko ikasgaiak blindatu zituen.
LOMLOU Unibertsitateen Lege Organikoaren Moldaketa, 2007: Boloniako adierazpena sinatzearen (1999) bidez gauzatu zen arren, zortzi urte geroago gauzatu zen. LOU legearen moldaketa honek Estatuko unibertsitateak Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitzea ekarri zuen, Boloniako prozesuak jomuga duena. Bolonia prozesuaren aurkako protestak ugariak izan ziren. EHUn, adibidez, ikasleek prozesua urtebete atzeratzea lortu zuten.
LOMCE Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoa, 2013: Espainiako parlamentuko oposizio guztia kontra izan arren, Espainiako Gobernuak aurrera atera du hezkuntza erreforma hau. Ikasturte honetan zenbait lekutan aplikatzen hasiak badira ere, datorren ikasturterako leku gehienetara zabaltzea espero du Espainiako Gobernuak. Lege honek autonomia erkidegoetako irakasgai komunen ehuneko handiagoa finkatzeaz gain, euskara eta Espainiako beste hizkuntza koofizialak gutxiesten ditu. Lehen eta bigarren hezkuntza amaitzean errebalidak ezarri eta bigarren hezkuntzatik hasita, hezkuntza ibilbide bereziak abiarazi ditu. Gainera, LOMCEk, sexuaren araberako bereizketa egiten duten ikastetxe pribatuei laguntza publikoak ziurtatu dizkie. Legearen proiektuak protesta ugari sorrarazi ditu gizartean, ikasle, irakasle, guraso eta hezkuntza komunitate osoa kalera ateraraziz.
Unibertsitate Erreforma: LOMCE eta gero, Espainiako Gobernuaren unibertsitate erreforma martxan da. EU2015 unibertsitate erreformaren harira. 3+2 dekretuaren adibide argia da.
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]