Erreforma ala iraultza soziala?

  • Hots, garai batean amestutakoa erreformatzea eta, gaur egun hemen “posible” denaz baliaturik, haren zehaztapena egitea (hau da, euskal/espainiar/frantses kapitalak baimentzen diguna) ala ondorio guztiekin Euskal Iraultza Sozialistaren aldeko apustuari eustea?  


2018ko urriaren 24an - 09:46

Erantsiko dugu, borrokatik jasotako umiltasunez, aldez aurretik, lehenengo aukerak porrot egingo duela. Gaur egun, ezta ongizate-estatuak ere ez du tokirik, sozialdemokraziaren urrezko eden amestua. Gizonezkoekiko eta emakumeekiko sobietar sistemak zituen abantailak uxatzeko asmoz fabrikatutako eta aspaldidanik zentzurik ez duen ongizate-estatua. Eszenaratzearren, Berlingo harresiaren erorketak inolako arazorik gabe desagertu litekeela erakutsi zigun. Kapitalaren etekin-tasak ez du tontakeriarik onartzen. Ez gaitezen inozo izan; sozialdemokraziaren balioa ordena burgesa arriskuan zegoen garaian izan zen. Orain, ordea, antzinako zentroa da, noizean behin “ezkerrera” jotzen duena hala nahi izanez gero.

Gaur egun ez dago espaziorik ezta demokraten jokoan jarduteko ere, demokrazia burgesa izan arren, kasu baterako, kapitalak ezin du onartu beraren superegiturako eragileak obrerismoaren jokoan erortzea. Gaur egunean, den-denek egon behar dute burgesiari interesatzen zaion argazkiaren barruan. Gaur egunean,  eskuin muturrak, eskuinak eta zentro eskuinak eskuin zabala osatzen dute, eta benetako karikatura horretatik ez da lurralde bat ere salbatzen. Edonola ere, biziagotzen diren jokabide batzuek eskuin aldera egingo dute beti. Azken batean, ordena, beldurra eta nahi den ongizatea, baina  behar beste lagun zapalduz.

Beraz, aro historikoa eta lekuak direnak direlakoak, amaituezinezko dilemarekin egingo dugu topo beti ezkerraren espektro zabalean: posibleari ekingo diogu ala jakingabeko irteera duen kalezulo utopikoan sartuko gara? Tranparekin egindako galdera/planteamendua, hainbesteraino, non batzuetan (gehienetan zoritxarrez) dilema planteatzen baita benetako interesdunak, hau da, langile klasea eta herritar xumeak, egosten ari denaz jakitun izan gabe.

"Gaur egun ez dago espaziorik ezta demokraten jokoan jarduteko ere, demokrazia burgesa izan arren, kasu baterako, kapitalak ezin du onartu beraren superegiturako eragileak obrerismoaren jokoan erortzea"

Saiatuko gara azken urteotako euskal borrokaldiaren errepaso laburra egiten. Azken hirurogei urteetan egindakoa aztertzeko intsistentzia handiari erreparatuz gero, errebisionismoarekiko duten tema histerikoa hastapenetan dagoela deritzogu, betiere ikuspuntu marxistatik, jakina. Laburbilduz modu telegrafikoan, azken urteotan gauza asko ikasteko aukera izan dugula esan dezakegu zentzurik positiboenean, hortaz, halako lidergoek berriz engainatuko ez gaituztelakoan gaude, azkenez etsai okupatzaileari eta eusko-espainiar burgesia esplotatzaileari amore ematen baitiete                         .

Nazio nahiz gizarte emantzipazio-prozesuak labur-labur berrikusiz gero, kontraesan pila bat, une gorenak eta txarrak ikus ditzakegu, eta Euskal Herria ez da salbuespena izan, are gutxiago, beraren kokapen geografikoa Europa dela kontuan izanda, munduko kapitalismoaren guneetako bat. Ildo horretan, euskal nazioa zapaltzen duten bi estatu inperialistek mundu osoan barrena agresio, inbasio, hilketa, harrapaketa eta abar ugari egiteaz gain, arazo larriak sortzen dizkiete euren sorterriko partetzat jotzen dituzten lurraldeei: Euskal Herria, Korsika, Bretainia, neokoloniak…

Bestalde, egiazkoa da gaur egun gure lurraldean edo beraren zati batean (segun eta nongoak diren datuak, Hegoaldekoak, Euskal Herrikoak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak edo Nafarroakoa Garaikoak…), baliabiderik eza dela eta, 300.000 pertsonak (zifra ofizialak eta, horrenbestez, interesatuak), ez daukatela berogailurik eta ezin dutela gainerako oinarrizko beharrak bete. Halaber, egiazkoa da gaur egun hiruzpalau biztanleko etxebizitza batzuetan ez direla iristen ezta 1.500 euro eta pikora ere denen artean, adibide bat ipintzearren. Hala ere, gosez hiltzen ez badira ere, pobrezia maila geroz eta handiagoa da, kasu asko muga-mugan daudelarik.

Era berean, esan dezakegu eusko burgesia edo eusko-espainiar sendoa zegoela 1936/1939ko gerraren aurrean eta harreman estua zuela espainiar nahiz ingelesarekin (mendetasunean eta interes partekatuarekin), eta antzeko egoera dugu gaur egun diferentzia logikoak alde batera utzita. Aipatuko dugu, bada, EAJ eta Eliza beti bi botere faktiko izan direla, eta oraindik badirela, laguntza handia izaten burges klasearen sendotasunean.

Aipatu panoramaren koordinatuetan igaro behar izan du Euskal Iraultza Sozialistak, horregatik, oraindik hasi gabe dagoela diogu. Halaber, hainbat eta hainbat urtetan errepikatutako konstantea: kontzienteenak eta posizio iraultzaileari eusten ziotenak idea nagusi batez jantzita zeuden, hots, aurrera egiteko asmoz, “gurdiari” indar osoz bultzada eman zitzaion. Horretara, gurdian euskal disidentzia osoa  sartzen zen, klasekoa, klaseartekoa… Azkenean, aspaldidanik eta kontzesio bat bestearen atzetik, burgesia txikiak eta erreformismorik ozpinduenak boterea bereganatu eta, lehen mailako borrokak aurrera eraman ondoren, antzinako Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren zati handi bat deuseztatu edo sistemaren joko-eremura eraman egin dute, norberak ulertutakoaren arabera.

Baliteke etsipenean erortzeko nahikoa arrazoi izatea, baina kontua da ez dugula horretarako astirik, ezta minutu erdi bat ere. Zeregin handia daukagu aurretik, izan ere, Euskal Iraultza Sozialista aurrera eraman beharra daukagu,  nahiz eta oso panorama iluna izan. Ildo horretan, ondo dakigu ez dela inongo kontzesio teorikorik, taktikorik eta estrategikorik egin beharrik, likidazionisten, erreformisten eta errebisionisten garaian egin ez zen bezalaxe. Azkenik, gurean (hor dugu FARCen adibiderik nabariena, baina ez da bakarra), gertatu ohi den bezala, burgesia txikiaren esku geratu da prozesuaren gidaritza, gure kasuan, Independentzia eta Sozialismoarekin zerikusirik ez duen prozesua, hain justu. Aurreikusteko modukoa bazen ere… ez da kexaka ibiltzeko garaia,  egindako akatsak aztertzeko baizik.

"Nazio nahiz gizarte emantzipazio-prozesuak labur-labur berrikusiz gero, kontraesan pila bat, une gorenak eta txarrak ikus ditzakegu, eta Euskal Herria ez da salbuespena izan, are gutxiago, beraren kokapen geografikoa Europa dela kontuan izanda, munduko kapitalismoaren guneetako bat"

Edonola ere, pistaren bat emango dugu, bada, herritar xumeok,  zergatia ondo jakin gabe, liderrak sortzen ohitu eta ezinbestekotzat jotzeraino iritsi gara, hori bai kontu kaskarra. Formazio politiko eta ideologikoa urritzen hasi eta ia desagertzeraino iresten den heinean, hori bai oso kontu kaskarra. Horrez gain, baldin eta iritzien arteko kontraste eta eztabaida sanoak, arrazoi bat edo besteagatik, ia desagerturik daudela konturatzen bagara, hori bai izugarrizko kontu kaskarra. Baldin eta helburu nagusiak tonu grisak eta zehaztugabeak hartzen hasten badira, hori bai izugarrizko kontu kaskarra baino txarragoa. Baldin eta, atzera begiraturik, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu osoa pixkanaka desmuntatua izan dela ikusten badugu (eta ez bakarrik 2009. urteaz geroztik), batzuok gehiegizko konfiantza izan dugula ulertuko dugu, dena dela, baten batzuk hainbestean ibili dira halako konfiantzaren aurrean. Edozein kasutan, nahikoa izan da 60 urtetako borrokaldia desmuntatua uzteko, horrez gain, oso zail  jarri diete Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortzeko helburuei eutsi nahi dietenei.

Ez dizuegu ezer kontatzen egitura gorenetan egindako aliantzak aipatzean, beharrezko eztabaidarik egin gabe eta zor zaien obedientziari jarraiki, negoziazio baten esku uzten baitugu gure etorkizuna, nahiz eta aliantzak beteko ez diren eta askapenerako borrokak etsaiaren lubakietan egiten ez diren jakin… Boterea hartzeko borroka ondorio guztiekin egiten ez denean, gaizki ibiliko gara. Era berean, afera birbideratzeko zailtasun handiak izango ditugu eta berriro ekiteko konplikazio handiegiak. Ez dugu ahaztu behar, egia esateko, zaila eta ezinezkoa sinonimoak ez direla.

Independentzia lortzeari dagokionez, ikusteko modukoa izango litzateke, atxiloketak, isunak, eguneroko tentsioa… hasiz gero, zer egingo luketen burgesia txikiak, sozialdemokratek eta euren kide diren gainerako frakzioek. Horren inguruan pentsatzen duguna argi aurreratu dezakegu bi zentzutan: alde batetik, independentzia lortzeko bidean ez daude inolako sufrimendurik jasateko prest, beste alde batetik, jakin badakite ez dagoela independentziarik iraultza soziala egin gabe.

Geure burua euskal iraultzailetzat jotzen dugunok lan eskerga daukagu hemendik aurrera. Lehenengo eta behin, azken 60 urteotan gertatutakoaren identifikazio zuzena egin eta analisia behar bezain laburra eta gordina izan beharra dago. Hortik aurrera, argi eduki behar da teoria iraultzaileak praktika dakarrela berekin eta praxi barik ez dagoela benetako aurrerapenik, ez eta, bilatzen duguna lortzeko modukoa ote den jakiteko ageriko zantzurik ere. 

Kontziente izan behar dugu den-dena eta ia guztiak gure kontra izango direla eta kale gorrian hotz handia egiten duela. Joko arauak markatzen dituena kapitala izaki, erabat barneraturik izan behar dugu sistema barrutik ezin daitekeela teoria eta praktika iraultzailerik eraiki. Horrenbestez, herri kontrabotere-mailak erabiltzeko dinamikak abiatu behar ditugu, hain zuzen ere, azkenean eraiki nahi dugunarekin lotura teoriko edo praktikoren bat duten dinamikak.

Hori dugu oztopoak saihestu eta aurrera egiteko bidea. Borroka iraultzailerik gabe ez dago ezer egiterik, borroka ez dela inoiz musutruk izango jakitun izanik, badakigu ere libre egingo gaituela. Aurrera beti, Euskal Herri independente eta sozialistaren alde!

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude