Urteko bigarren astea hasiera, behingoan, kanoniko etorri zaigu: ur goiena, hotza, errutinara marmarka bueltatzea... eta, nola ez, egin nahi ditugunen zerrenda berritzea, zeren aurten bai, aurten fijo baietz, ez da hala?
Ni zerrendazalea naiz, guztiz, mandatuen zerrendekin hasi eta irakurriko ez ditudan liburuen zerrendekin buka. Den-denak egin eta sistematikoki ekiten diot ez betetzeari. Preseski, horretan ari nintzen joan den astean urte berriari begira: zein helburu ditut euskarari dagokionez?
Gibelerat begiratu eta, egia erran, 2022 urtean euskaldun zuzena izan naiz: Korrikan eta Euskaraldian parte hartu dut berriz ere, Ikasloli eta Errigorako kutxetako gutiziak etxetik dabiltza oraindik, euskararen aldeko ekimenen bazkidetzen dozena osatu dut, Durangoko uzta aspaldiko onena izan da... Horiek denak garrantzitsuak dira, baina urte berrirako erronka berriak behar nituen eta, hain zuzen ere, aste honetan protagonista dugun urak erakutsi zidan bidea.
Afera da itoginak izan ditugula etxean eta jakinen duzue halakoak konpontzeko iturginaz gain behar-beharrezkoak direla hamaika azalpen, formulario eta tramite. Hala ere, penitentzian ez naiz bakarrik aritu, barride edo bizilagunak ere jardun behar izan du berbera egiten, urak biontzako baitzekarren entretenimendua. Eta, hara non, ezusteko eta gogoz kontrako aliantza horrek poz txiki bat ekarri didan. Frustrazioaren erdian trukatu dugu elkarri buruzko informazioa, alegia elkar ezagutu dugu, neurrian badaezpada, eta onartu behar izan ditugu ezustekoei aurre egiteko ditugun modu guztiz desberdinak gure aliantzari eutsi ahal izateko. Badakit ez duzula ulertuko zein den honen lotura urte berrirako asmoekin, baina zaude, badator. Itogina konpondu eta paper kontuekin bukatzeko enegarren eta azken deia egin genuenean barrideak eta nik ez genuen jakin nola ospatu, kontent baginen ere, absurdoa zelako gehiegi poztea. Azken finean, tramite korapilatsu bat bertzerik ez baitzen. Gainera, bagenekien, eraiki berri genuen harremana inprobablea bezain hauskorra zela eta, beraz, tramiteak bukatzearekin batera akabo, ezerezera bueltatuko zela gure artekoa.
Baina (ezin "baina"-rik gabe kontakizuna bukatu) afera da ordutik, barridearekin topo egiten dudan bakoitzean, "egun on" edo "agur" erraten didala orain arteko "buenos días" eta "adios"-en ordez. Hau da, dozena erdi hitz eman dizkio euskarari, idazle handi batek erranen lukeen moduan, eta nik jaso dut mezua: "Sei hitz hurbilago nago zugandik, txanda".
Orain ez dakit nola erantzun, baina badakit urte berriko asmoen zerrendan lehendabiziko postua honi dagokiola. Nire txanda da, berak hizkuntzarekin, euskararekin, egin duen sokazko zubi gainetik itzuliko natzaio, ekilibrismoan, leihotik usaintzen ditudan janari bitxi horietakoren baten errezeta eskatzeko, adibidez. Hau da, urak bezala, gutxien espero genuen tokitik elkarrenganako erdibidea urratzeko. Akaso hori da kontua, euskarari dagozkion aurtengo helburuak lortzeko, eskatzea bezain eraginkorra izan daitekeela zer eman pentsatzea. Edo, finean, konturatzea, euskaraz gain elkarrekin bizi ahal izateko ondokoarekin busti beharko dugula.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu