Erraustegiaren aurkako aldarria Behobia-Donostiaren helmugara iritsi da

  • Gipuzkoa Zutikek eginiko bi ekintzaren bidez, Zubietako erraustegiaren aurkako aldarria presente egon da aurtengo Behobia-Donostian. Batetik, lasterketako irabazleak helmugara iristeko unean, taldeko kideek erraustegiaren aurkako banderolak luzatu dituzte ibilbidearen bi alboetatik, helmugan zeuden kameren aurrean.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 11n - 13:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hurrengo bideoan argi ikusi daiteke haien jokaldia:

Bestetik, lasterketako azken korrikalariak Bulebarrera iristen ari zirela, agintari politikoez mozorroturiko lau ekintzailek agerraldi xelebrea egin dute helmuga parean. Eneko Goia alkatearen, Ernesto Gasco alkateordearen, Markel Olano ahaldun nagusiaren eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren maskarak zeramatzaten, eta baita “Incinerunners” zioen pankarta zabal bat ere, gainean hurrengo mezua zuena: “Korri! Erraustegia 5 km-tara”.

(Argazkia: Irutxuloko Hitza)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude