Eroskik isuna jaso du, Madrilgo presidente ohiaren lapurretaren bideoagatik

  • Espainiako Datuen Babeserako Agentziak (AEPD) 150.000 euroko isuna jarri dio Eroski supermerkatu kateari, 2018an publikatu zen bideo batengatik, non Madrilgo presidente ohi Cristina Cifuentes ageri den segurtasun-langile baten alboan, ustez azalerako krema poto batzuk lapurtu eta gero. Bideoa 2011n grabatu zen.

Cristina Cifuentes, 2011n grabatutako bideoan / OK Diario

2019ko urriaren 3an - 10:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bideoa OK Diario-k publikatu zuen.

Eroskik iragarri du isunari helegitea jarriko diola, bere segurtasun-protokoloa "zorrotz" bete duelako.

AEPD-k, batetik, Eroskiri 100.000 euroko isuna jarri dio irudien segurtasuna ez bermatzeagatik. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak jasotzen duen 9. artikulua urratzen du horrek, El Independiente agerkariak jakinarazi duenez. Halaber, 50.000 euroko isuna jarri dio 4.1 artikulua urratzeagatik, agerian geratu delako argazkiak "berariaz" bildu direla, ondoren modu publikoan erakusteko.

Irudien filtrazioa

Bideoa 2018an zabaldu zen, Cifuentes murgildurik zegoenean unibertsitate-master baten inguruko iruzur kasuarekin, eta gutxira dimititu egin zuen. Oraindik ere, jakiteke dago bideoa nork filtratu zuen. El Independenteren arabera, bideoak pertsona baten aurka egin zuen, baina, hortik harago, beste ustelkeria kasu batzuekin lotutako alderdiaren (PP) sinesgarritasuna gogor kolpatu zuen: "Harritzekoa da PPko inork auzi honetan oposizioa ez aipatzea. Guztiak bat datoz esatean etxe barrutik datorrela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude