Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

  • Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 23an - 07:50
Zuma Press
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikerketa horren arabera, arrapostua eman dutenen %49k baieztatu du eraso sexista edo sexuala jasan duela bere lan denboran. Kasuen %39an «ohar desegokiak» dira, %21ean «irain sexistak», eta %4an eraso fisiko zuzenak. Azpimarratzekoa da bortxaketak salatu dituztela 27 erizainak azken lagin horretan. Hamarretarik lauek diote behin baino gehiagotan gertatu zaiela eta biktimen %47ak lankideak akusatzen ditu. Baina erasotzaile gehienak pazienteak dira, galdekatuen %60aren arabera. Biktimek segurtasun eza sentitu dute erasoen ondotik eta %12ak lanaz aldatzeko xedea adierazi du. Erasoa jasan duten osagarri langileen artean, soilik %2 ausartu da salaketa pausatzera eraso sexista edo sexualen ondotik. Galdeketa hori 2024ko irailean egina izan zen, eta emaitzak abenduan plazaratu zituzten.

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.