ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ereintza taldea sortu dute, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko

  • Etxebizitza arazoari aurre egiteko, Ereintza taldea sortu dute Ipar Euskal Herrian. Egoeraren ikerketa egitea, okupazio esperientziak jasotzea eta sentsibilizazioa eta elkarlana sustatzea dute abiapuntu.


2014ko apirilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hilabeteetan, Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren arazoa salatu zuten Baionako Plantoun auzoan.

Donaixtiko Saint Michel ikastetxe hutsaren okupazioa eta, batez ere, Baionako Plantoun auzoko etxebizitzarena dira ekimen honen aurrekariak. Hilabeteetako okupazioaren ostean, Habitat Sud Atlantic erakinaren jabearekin hitzarmena lortu zuten herritarrek Plantounen: okupazioa bertan behera uztea hitzartu zuten, baldin eta jabeak beharrean zen familia bati aterpea ematen bazion pisuetako batean.

Lorpen horrek esperientzia positiboak biltzera eraman ditu hainbat herritar, bide horretatik tiraka aterpea behar duen jendeari lagundu ahal zaiola iritzita. Hala sortu da Ereintza, eta aste honetan bertan egingo dute aurkezpena. Apirilaren 11n, Baionako Atalante zineman izango dira, eta Jeudi Noir kolektiboaz mintzo den Ainsi squattent-ils filma proiektatuko dute. Etxebizitza ardatz duen mugimendu paristarra da Jeudi Noir eta mugimenduko kide bat eta filmaren egile Marie Maffre izango dira aurkezpenean. Apirilaren 12an, errepikatu egingo dute egitaraua, Donibane Garaziko Le Vauban zinema aretoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


2024-02-26 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Espainiako Estatuko Etxebizitza Legeari

2023ko uztailean aurkeztu zuen helegitea, eta sei hilabetez Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak izan ondoren, ez dira akordio batera iritsi, eta Eusko Jaurlaritzak adierazi du “helegitea jartzera behartu” dituztela. Eskumenak urratzea argudiatu du Jaurlaritzak. EH... [+]


IruƱean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-21 | Leire Artola Arin
Jaurlaritzak hilean banatuko dituen 300 euroek emantzipazio adina jaitsiko dute?

Emantzipa dirulaguntza eskatu dezakete jada Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan erroldatuta dauden 25-29 urte artekoek. Niko Cuenca ekonomialariaren esanetan, momentuan lagunduko die baina “partxe bat” besterik ez da.


Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak "isilpean" murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Eguneraketa berriak daude