Erdogan Turkiako presidentzialisten garaile lehen itzulian

  • %52,6eko babesarekin irabazi ditu hauteskundeak. Lehen itzulian kargua berritzeko gai izan da. Legebiltzarrean ere gehiengoa du.

Erdogan bozkatzen (Argazkia: Noticieros HOtv)

2018ko ekainaren 25ean - 10:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AKP alderdi islaministako Recep Tayyip Erdogan botoen gehiengo osoa eskuratuta ez da bigarren itzulia egingo. Oposizioa koalizioan aurkeztu arren ez du lortu Erdogan boteretik kentzea. Hauteskunde Batzorde Gorenak igandean argitaratu zituen emaitzak, botoen %97a zenbatuta.

Bulent Tecan oposizioko bozeramaileak hirietako bozken zain egon behar dela adierazi zuen hauteskunde gauean eta uztailaren 8an bigarren itzulia egongo dela gehitu du. Oposozioak halaber, Erdoganek emaitzak manipulatu dituela salatu du. Erdoganek “bere porrota estaltzeko” demokrazia ez zikintzeko eskatu dio oposizioari, “emaitza ez ezkutatzeko”.

Hauteskunde legegileak ere egin ziren eta Erdoganen alderdiak eskuratu du gehiengoa %42,4arekin. CHPk (herriaren alderdi errepublikarra, sozialdemokrata eta laikoa) kanpainan Erdoganek irabaztearen kalteez ohartarazi zuen, Turkiak ez duela etorkizunik edukiko. Hauentzat Erdogan boteretik kentzea lehentasuna da, eskuratutako emaitzekin dekretuz agintzeko aukera izango duelako.

HDP alderdi kurduak hauteskunde legegileetan %10aren langa gainditu du eta parlamentuan ordezkaritza izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turkia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!