Erdi Aroan ezkontza homosexualak onartzen zituen Eliza kristauak

  • Eliza ezkontza gayen kontra egotea ez da betiko kontua. Erdi Aroko Elizak onartzen zituen ospakizun horiek. Hala dio behintzat Le Nouvel Observateur hedabideak plazaratutako artikulu batean.


2013ko abuztuaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sinaí mendiko irudia. Sergio eta Baco Santuak ikusten dira, tartean Jesukristo dutela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

John Richard Boswell historialari amerikarrak egindako aurkikuntzan oinarritzen da testua. Boswellek dio X. eta XI. mendeetako greziar kristauak sexu berekoen ezkontza ofizialak egiten zituztela.

Mende batzuk lehenagoko irudi batek eman du zeresana. Sinaí mendian aurkitutako IV. mendeko irudian bi Santu ikusten dira, itxuraz ezkontza ospakizunean. Sergio eta Baco Santuak dira, eta Jesukristo bera ere irudikatuta dago, Boswellen iritziz lekuko moduan.

Kristau eslaviarren kasuan 1000. urteraino atzera egiten duten antzeko kasuak badaudela dio historialari amerikarrak. Frantziaren kasuan ere, Allan A. Tulchin historialariak egin ditu antzeko baieztapen batzuk.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude