Emakume transexual bat jipoitu dute Gasteizen; Lizarran berriz, hiri-autobusean bi bidaiarirengandik irain homofoboak jasan behar izan zituen hirugarren batek bidaia osoan zehar. Zerbitzu publikoa den heinean protokoloaren inguruan galdetu diote La Estellesa autobus konpainiari, gidariak ez zuelako ezer egin erasoen aurrean.
“Maricón de mierda”, “gay de mierda”, “te voy a rajar”… gisako irainak jasan behar izan zituen uztailaren 14an bidaiariak Lizarrako hiri-autobusean, behin eta berriz. Biktimari babesa eman eta salaketa publikoa egin asmoz, Lizarraldeko hainbat kolektibo eta norbanako batu dira, eta manifestazioa deitu dute ostiral honetarako, “zerbitzu publikoak eta kaleak ere gureak dira” lelopean.
Kontatu digutenez, gidariak erasoen aurrean ezer egin ez zuela-eta, La Estellesa autobus konpainiarekin jarri dira harremanetan, zerbitzu publikoa denez izan behar lukeen protokoloaren inguruan galdetzeko eta aktibatu dezala eskatzeko. “Markajea egiten ari gara, baina oraingoz ez digute erantzun”. “Konplize den isiltasunarekin” amaitu nahi dute.
64 urteko emakume transexuala jipoitu dute Gasteizen
Bestalde, Gasteizko LGBTI+fobiaren aurkako Ikusgune behatokiak salatu du uztailaren 22an Gasteizko alde zaharrean 64 urteko emakume transexual bati “maricón de mierda” oihukatu ziotela erasotzaileek, eta oihua nondik zetorren ikusteko buelta eman zuenean aurpegian hiru ukabilkada jaso zituela. Lurrean bukatu zuen emakumeak.
"Eskalada LGBTI+fobiko larri baten aurrean" gaudela ohartarazi du Ikusgunek: “Gaur salatzen dugun eraso honekin 14 dira jada azkeneko hiru hilabeteetan Araban ezagutu ditugun LGTBI+fobia kasuak, trans pertsonak izanik eraso fisiko, gorroto diskurtso eta bazterketa gehien sufritzen duen kolektiboa”.
Eraso hauek gorroto delitutzat hartzeko pausoak
Samuel Luiz galiziarra “marikoi” deitu ostean hil zuten arren, hilketak oinarri homofoboa zuela zalantzan jarri zuen hainbatek, baita delitua ikertu zuen poliziak berak ere, eta halakoak saihesteko neurriak hartu ditu Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak. Hemendik aurrera, gorroto delitu izateko kontuan hartzen diren elementuetako bakar bat egotea nahikoa izango da, delitu horren ikerketa gorroto deliturantz bideratzeko. Gorroto delitutzat hartzeko elementuak dira, esaterako, biktima minoria diskriminatu batekoa izatea edota erasotzaileak komentario jakin batzuk egitea. Beste era batera esanda, erasotzaileak “marikoi” esaten badu, gorroto delitua izan daitekeela pentsatzera bideratu beharko du ikerketa Poliziak.
Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzen duen Bekat'uros jaialdia antolatzen du Prefosta elkarteak. Salatu dutenez, "lan horren kontrako eraso" izan dira tindaketak. Elkarretaratzea egingo dute astelehenean.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean 34 erasoren berri izan duela; iaz baino zortzi gehiago. Behatokiak ustetan du zerbitzua geroz eta ezagunagoa delako izan daitekeela.
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.