Eraso matxistak jazo dira asteartean, Leioan eta Eibarren

  • Bi kasuetan, erasotzailea emakumearen bikotekidea izan da. Ez da azken egunotan ezagutzera eman den eraso matxista bakarra, igandean gizon batek sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira bikotekide ohiari Errigoitin.


2020ko uztailaren 08an - 15:39

Asteartean gertatu ziren bi erasoak. Lehena goizaldean jazo zen, Leioan. Hirukak jakinarazi duenez, gizonezko batek bere bikotekideari eraso egin zion. Asteazken arratsaldean, erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Leioako Udalak, 18:30ean Bulebarrean.

Egun berean, arratsaldeko 15.40 inguruan, Eibarren emakume bati eraso egin zion 17 urteko gizonezko batek. Segurtasun sailaren arabera, erasotzailea biktimaren "bikotekidea edo bikotekide ohia" da. Sotoatarren kalean egin zion eraso, eta berau bideoan grabatu zuen lekuko batek. Emakumearen laupabost urteko semea aurrean zela, emakumea buruan kolpatzen hasi zen erasotzailea, gero lurrera bota zuen eta azkenik labanaz zauritu zuen. Erasotua ospitalera eraman behar izan zuten.

Asteazkenean, gizonak bere burua aurkeztu du Ertzaintzaren komisaldegian. Atxilotu egin dute indarkeria matxista delitua eta lesioak eragitea leporatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude