Erandion 200 lanpostu "arrisku bizian" daudela ohartarazi dute

  • Erandioko Enekuri auzoko Global Energy Services (GES) enpresan lan egiten duten 200 bat behargin lanpostu barik gera daitezkeela ohartarazi du CCOO sindikatuaren enpresako atalak. ELA, ostera, "haserre" eta "kezkatuta" agertu da enpresaren jokabideagatik.

Hiruka .eus
2016ko abuztuaren 17a
GES taldeko behargin bat, enpresak emandako irudi batean.

Biek ala biek Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailari eskatu diote esku-har dezan, enpresaren jarraipena ziurtatzeko; energia berriztagarriei lotutako eraikuntza, muntatze- eta mantentze-zerbitzuetarako sozietatea konkurtso aurreko egoeran dago.

ELA sindikatuak salatu du GESek Espainiako "parke eolikoen mantenu-zerbitzua saldu" gura duela, negozioaren zatirik "errentagarriena" omen dena. Zerbitzu hori barik enpresa bideragarria izango ez litzatekeela uste du sindikatu abertzaleak: "sozietatearen amaiera ekarriko luke". Era berean, ELAk gogora ekarri du "azken hilabeteotan jabeak deskapitalizatu" duela enpresa, "egungo zuzendaritzaren geldotasun eta konplizitateagaz". Horretarako, "beharrezkoak ez ziren auditoria oso garesti asko" erabili ei dute.

Era berean, CCOOren arabera, GESen jabeak, 3i inbertsio-talde ingelesak, enpresa "gainetik kendu" gura du. Bestalde, Gamesa jabe ohi eta bezero nagusiari lan-karga ukatzea leporatu diote.

CCOOren ustez, GES enpresa ixteko arriskuan dago. Hori gertatuz gero, Enekuriko 200 bat beharginez aparte beste 40 herrialdetako 1.400 langile ere joango lirateke kalera, hala nola Alemanian, Erresuma Batuan, AEBetan, Txinan, Txilen edo Mexikon.

CCOOk zein ELAk hainbat eskaera helarazi dizkiote GESeko zuzendaritzari, hala nola, "gardentasuna" eta bideragarritasun plan bat. Sindikatu abertzaleak exijitu du "soldatak ordaintzeko konpromiso serioa" har dezan eta prest agertu da zuzendaritza-taldearen kargu-uztea eskatzeko.

3i inbertsio-taldeari, ostera, enpresarekiko dituen asmoak publikoki jakinaraztea exijitu dio CCOOk. Sindikatu berak Gamesari GES laguntzea eskatu dio, enpresa erandioztarraren "langileak anabasara eroango dituzten azpijokoetan parte hartu beharrean". Izan ere, CCOOren ustez, 3i taldearen "asmo bakarra konpainia bere akabera eroatea da" eta bide horretan "GESeko zuzendaritza gaizkide dauka". Sindikatuak ziurtatu du ez duela utziko horrelako operaziorik egiten eta "ahal dugun bitarteko denak" erabiliko dituztela.

Hamar urteko ibilbidea

2006an, Gamesak GES enpresa saldu zion 3i taldeari, sortu eta zazpi urtera. Erosketa-hitzarmenean Gamesak 3i onartzen zuen zerbitzu-hornitzaile nagusi gisa, GES enpresaren bidez. Halere, CCOOk salatu duenez, "akordio hark indarra galdu zuen eta ez dago berritzeko asmorik, hortaz uler daiteke Gamesak GESen zerbitzuei uko egin gura diela".

Krisi ekonomikoa hedatu zenetik, ez dira garai onak izan GES taldearentzat. 2014an, 627 behargin kaleratzeko asmoa agertu zuen enpresak, haietako 96 Erandioko plantakoak. Azkenean, 290ek galdu zuten lana.

Pasa den martxoan, berriz, GESek taldeko Siemsa Industria eta Siemsa Control y Sistemas enpresak saldu zizkion Ferroviali.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Enplegua  |  ELA  |  CCOO  |  Energia berriztagarriak  |  Eraikuntza  |  Erandio

Enplegua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-10 | Aiaraldea.eus
Dozenaka herritar bildu dira astelehenean jazotako lan istripua salatzeko

Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Laudioko Herriko plazan, astelehenean jazotako lan-heriotza salatzeko.


Bertan behera utzi dute oraingoz greba taxi gidariek

Bartzelonako eta Madrilgo taxi gidariek asteazken gauean utzi dute bertan behera greba Espainiako Gobernuak lizentzien eskumena erkidego eta udalen esku utzi eta gero. Hego Euskal Herriko taxi gidariek jarrera bera hartu dute, baina “su-etena” dela adierazi dute.


2018-08-02 | Arabako Alea
Behargin bat hil da Legution izandako lan istripuan

Goiango industriaguneko Olatek enpresan gertatu da ezbeharra; garabi batekin mugitzen ari zen pieza gainera erori zaio.


Ernai
"Prekarietatea inposatu nahi dute gobernantza modu gisa"

Ernaik Oraina Borrokatzeko Koordenadak, Euskal Herria zerumuga berri baterantz liburuxka kaleratu du. Lur Albizu Etxetxipia (Artazu, Nafarroa, 1993) eta Asier Zamorano Arri (Algorta, Bizkaia, 1993) batu ditugu. Liburuxka “inkonformismo garrasia” dela diote, Euskal Herrian Bizi dinamikaren markoa izan asmo duena. Pare bat urterako lanketa gisa ikusten dute.


Pobrezia 'trendy' bihurtu nahian

Zu zer zara, langile klasekoa? Prekarioa? Klase ertainekoa? Ertain-baxukoa agian? Gure baliabide ekonomikoak mailakatzeko erabiltzen diren kontzeptu horiek hedabide nagusietan agertzen dira oraindik tarteka, baina azken boladan sailkapen horien gainetik beste fenomeno batzuk azaltzen hasi dira: pobreziaren erromantizazioa eta prekarietatea cool bihurtzeko ahaleginak, esate baterako.


Kezka Tasubinsako langileen artean, enpresa saldu dezaketelako

Enpresako garbitegia beste enpresa bati saltzeko intentzioa dauka Tasubinsak. Gaitasun urriko langileei enplegua emateagatik laguntza bereziak jasotzen ditu urtero Nafarroako Gobernutik.


2018-07-22 | Juan Mari Arregi
Gazteen etorkizun profesionalarekin, zer?

Joan den astean bi albiste garrantzitsu izan dira, gazteen lan etorkizunari eragiten dietenak, eta beraz, gobernu, administrazio nahiz hezkuntza arduradunentzat hausnarketa eta eztabaidarako gai izan beharko luketenak.


2018-07-19 | ARGIA
Lan istripuak enplegua baino gehiago ugaritu ziren iaz

Osalanek emandako datuen arabera, 2017an 33.398 lan istripu izan ziren. Horietako zati handiena langilea lanean hasi eta sei hilabeteren buruan izan ohi da.


2018-07-18 | ARGIA
Gipuzkoako hondartzetako sorosleak grebara deitu dituzte uztaila bukaeran

Uztailaren 29, 30 eta 31n Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba egingo dutela adierazi du ELA sindikatuak. “Bizi duten egoera prekarioa” salatu nahi dute.


Gipuzkoako hondartzetako sorosleek lan baldintza prekarioak salatu dituzte

ELAk Gipuzkoako sorosleen lan prekarietatearen berri eman du eta Gurutze Gorria eta udalei egoera honetan “bustitzeko” eskatu die. Ostiralean prentsaurrekoa egin dute Donostiako Kontxan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude