EPPK preso politikorik gabeko Euskal Herriaz mintzatzen da. Gezurra dirudi, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde bizia arriskuan jarri duen kolektibo politikoak halako maxima aldarrikatzea, hau da, preso politikorik ez egotea, gutxienez film yankietan agertzen den bizikidetza bezalakoa, baina oso antzinako filmetan. Argi dago, gure helburuak lortu ezean, beti egongo da euskal preso politikorik.
Bere ordezkaritza politikoak, dena errazago izan zedin, espainiar eta frantses sisteman sartzea erabaki zuen, baina halako planteamendua da, hain zuzen ere, gure nazio eta klase etsaiari interesatzen zaiona. Hemen ez dago klase borrokarik, ez eta, Euskal Herriaren okupaziorik. Elkarren errespetua izan dezagun, presoak kalera, baketan bizi gaitezen eta, hala, mundu askea lortuko dugu.
Saiatu eta frogatu den bezala, historiaurreko pentsamoldea: nazio eta klase helburuen maila jaitsiz gero, “beste sektore batzuk” erakarriko ditugulakoan, ez dakigu ondo zertarako.
Amore ematearen atzean ez dago ezer, Euskal Herria independente eta sozialista izateko aukerarik gabe uztea besterik ez. Hain da handia kontua non, harroputz batzuek barre egiten dioten halako aldarrikapenaren aurrean erakutsitako konfiantza engainagarriari. Bai tristea burokratek, ahoberoek eta sozialdemokratek saldu eta beste batzuek erosten dutena, hau da, behekoentzat nahikoa den eta, gainera, goikoek oparitutako mundu idealarekin amets egiten.
"Euskal lurretan kokaturiko espainiar espetxeetan hil egiteaz gain, erail egiten da modu gupidagabean Espainiako kartzeletan bezalaxe. Euskal borrokalarien heriotzak ez du mugarik"
EPPKk eusten dio, premiazko neurri gisa, euskal preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko aldarrikapenari, hori baita espainiar estatua gaur gaurkoz bere gain hartzeko prest dagoena.
Konbentziturik gaude euskal preso politiko asko ez datozela bat idazkiaren edukiarekin (azken urteotan EPPKk idatzitako beste askorekin bezala). Antza denez, Independentzia eta Sozialismoaren alde egindako borroka akats bat izan balitz bezala.
Estatu kapitalistak bere esku duen tresna errepresibo batek Igor González Sola erail eta gero, Euskal Herria okupatzen duen estatuetako baten mendekua eta gaitasun demokratikorik eza aipatzeak sutu egiten gaitu, eta, horrez gain, Frantzia errugabetzat jotzen da.
Hitz gogorrak izango dira batzuentzat, baina Sortuk, EH Bilduk eta gainerako egiturek eztitu baino ez dute egiten Euskal Herriarekiko agresioa, oro har, eta preso politiko (direnak) eta Euskal Herri langilearekikoa bereziki.
Preso politikotzat ez hartzea aurpegiratzen diote estatuari edo haren instituzio koertzitiboari. Datu aipagarri gisa, Igorren “suizidioaren” albistea argitaratzeko, Berria eta Naiz/Gara komunikabideek Igor euskal presoa zela aipatu zuten. ‘Ahazturik’, beraz, politiko terminoa. Era berean, ez zen agertzen Etxeraten euskal preso politikoen zerrendan. Bai izugarria!
Arestian esandakoa kontuan edukita, berezko duen engainu eta oportunismoarekin eta euskal sozialdemokraziaren erakunde-egituraren jabe gisa, Sortuk dio Igor euskal preso politikoa dela. Horri nagusikeria eta lotsagabekeria politikoa deitzen zaio, normalki, klase eta nazio interesak alde batean uztearekin lotuta egon ohi direnak, sozialdemokraziaren ezaugarri propioa. Sortuk ez du ezer berririk asmatu, langile klasearen traidoreek aurretik hainbat lurraldetan asmatutakoa edo praktikan jarritakoa izan baita.
Presoak Euskal Herrira. Euskal lurretan kokaturiko espainiar espetxeetan hil egiteaz gain, erail egiten da modu gupidagabean Espainiako kartzeletan bezalaxe. Euskal borrokalarien heriotzak ez du mugarik. Okupatzen gaituzten estatuetako indar militarrek, indar mertzenarioek, hainbat tresnak, adibidez, kartzelek… erail egin dituzte.
Orain, magia erabiliz, EPPKk ez du Autodeterminazioaren aldarrikapenik egiten (obedientzia estataleko ezker gehienak oraindik eskatzen dutena), bai egiten du, ordea, Independentziarena eta, era berean, Amnistia aldarrikatzen du, kontrakoa onartu arren, modu horretara, bidea guztiz galarazita edukiz. Izugarrizkoak dira euskal sozialdemokraziaren gutizia eta miseria oportunistak, Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren buruzagitza gorena den heinean.
Euskal Herriko Amnistia, Independentzia eta Sozialismoaren alde!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]