‘Eneko Goiak entzungo gaitu!’ kanpaina abiatu du Piztu Donostiak

  • Donostiako hamasei eragile sozial, sindikal eta politikok Piztu Donostia plataformak abiatu duen Eneko Goiak entzungo gaitu! kanpainarekin bat egin dute. Horren berri emateko elkarretaratzea egin dute ostiral goizean, udaletxe aurrean. Datozen egunetan hitza hartzeko eskaera bat erregistratuko dute udaletxean. “Bi edo hiru hilabete barru Eneko Goiak udalbatzarrean entzungo gaituela pentsatzen dugu. Bitartean, udal irekia ekimena, plenoaren parodia, borroka sozialen argazki erakusketa eta beste hainbat mobilizazio antolatuko ditugu Donostian”, azaldu dute.


2020ko azaroaren 30ean - 08:33
Piztu Donostia plataformak protesta egin du udaletxe aurrean. (Argazkia: Piztu Donostia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Udal gobernuak udalbatzarraren araudiaren aldaketa onartu zuen pasa den hilabetean. Aldaketa horrek eragileak “ahotsik gabe” utzi dituztela salatu dute, azaroko udalbatzarra egiten ari ziren bitartean: “Udaletxea udalitxia bihurtu nahi dute. Udalbatzarretan aurkeztu daitezkeen mozio kopurua mugatu dute. Indar politikoek ezin izango dituzte herritarrok edota herri eragileok nahi ditugun kontrol mozio kopurua aurkeztu. Nahikoa ez, eta udalbatzarretan aurkeztu daitezkeen gaiak ere mugatu nahi dituzte”.

Udaletik “pribatizatu ala kanpora atera atera dituzten zerbitzuen” inguruko gaiak udalbatzarretik atera nahi dituztela azpimarratu dute: “Donostia Kultura, Donostia Kirola, Dbus, Etxegintza, Donostia Sustapena, Donostia Turismoa… gai horiek guztiak udalbatzarretik atera eta publikorik ez duten entitate hauetako administrazio kontseiluetako gai bihurtu nahi dituzte, gai horietan guztietan herritarrei parte hartzeko aukera zapuztuz”.

Babesa adierazi duten eragileak ondorengoak dira: Errausketaren Aurkako Mugimendua, Satorralaia, ELEA-Libre, Bake Ekintza antimilitarista, BiziLagunEkin, Belartza 2 Gelditu, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Antikapitalistak, Infernua bizirik, Askapena, Ernai, Gazte Komunistak, LAB, STEILAS, ESK, EH Bildu eta Sortu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025-09-15 | ARGIA
Independentziaren aldeko eta faxismoaren aurkako jarrera berretsi du Ernaik

Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude