Independentziaren aldeko eta faxismoaren aurkako jarrera berretsi du Ernaik

  • Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa agertu eta hilaren 27rako Sortuk Iruñean egingo duen ekitaldira bertaratzera gonbidatu dituzte parte hartzaileak.

Txiki eta Otaegi gogoan izan dituzte Ernaiko kideek. Xalba Ramirez / Irutxuloko Hitza

2025eko irailaren 15ean - 14:03
Azken eguneraketa: 15:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikurrinak eta Nafarroako banderak astinduz, milatik gora lagun elkartu dira igandean Donostian Ernaik deitutako manifestazioan, Irutxuloko Hitzak jaso duenez. Askatasunaren Hiribidean Txiki eta Otaegi omendu dituzte eta Okendo kalean Espainiako eta Frantziako bandera bana erre dituzte ekintzaileek.

Manifestazio amaieran Ernaiko kideek m nabarmendu dute beren antolakundea etorkizunari begira dagoen arren, iraganari ere begiratzen diotela. Frankismoari aurre egindako belaunaldiak, Trantsizio garaiko hautuak, nola sortu ziren mugimendu sozialak, sindikalak, feministak... Borroka horien guztien jarraipena izateko asmoa dutela berretsi dute igandean.

Azken urteetan Ernai parte hartzen ari den borroka eta ekimen ugari aipatu dituzte, hala nola, euskararen aldeko mobilizazioak, greba feministak, Palestinarekiko elkartasun ekintzak eta bestelako proiektuak.

“Ez gara lehen bezala ari, baina horrek ez du esan nahi okerrago ari garenik”, adierazi du beste belaunaldietako kideekin dituzten eztabaidei erreferentzia eginez. Gaur egungo erronkei erantzuteko tresna berriak garatzen ari direla azaldu dute, ikuspegi feminista barneratuz eta "militantzia biziago eta jasangarriagoak" bilatuz.

Ernaiko bozeramaile Amaiur Egurrolak hartu du hitza ekitaldiaren amaieran. “Ez dugu etsiko, gure herria libre izan arte, euskaraz bizi ahal izan arte, gure ikurrak askatasunez astindu ahal izan arte”, adierazi du, mugimenduaren izaera independentistari erreferentzia eginez.

Euskal Herriaren independentziak sistema kapitalistan arrakala sortuko lukeela defendatu du: “Independentzia da Euskal Herrian sistema kapitalista pitzatu eta zapalkuntza oro gainditzera bidean egin dezakegun ekarpena. Espainiako eta Frantziako estatuekin apurtu, erregimena gainditu eta zapalkuntzarik gabeko etorkizuna irudikatzeko aukera dugu”.

Gogorarazi dute irailaren 27an, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrenean, Sortuk ekitaldi nagusia deitua duela Iruñeko Anaitasunan. Ernairen ustez, borroka horri jarraipena ematea ezinbestekoa da: “Faxistek ez zuten lortu. Gaur milaka gara Txiki eta Otaegi gogoan, Euskal Herriaren askatasunaren, sozialismoaren eta feminismoaren alde lanean ari garenak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: "Saturatuta bukatu nuen"

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


2025-06-24 | Gedar
"Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu"

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
"Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera"

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


2025-06-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]


Amaiur Egurrola. Ernaiko bozeramailea
"Ez dut uste Ernairen eta GKSren artean modu zuzenean gatazkarik egon denik jai herrikoietan"

Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


"Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago"

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Ernaik "nazio bulkada berri bati" ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Eguneraketa berriak daude