Endometriosia, emakumeen gaixotasun isila

  • Emakume askok jasaten duten gaixotasuna da endometriosia. Uteroa estaltzen duen ehunarekin zerikusia du eta gaixotasuna pairatzen duenak ehuna organoetatik zabaltzen du hilekoa izaten duenean. Odola ongi kanporatzen ez denez, noduluak sortzen dira eta min handia sortzen du. Medikuek hilerokoak sortutako minarekin erlazionatzen dute maiz.


2015eko maiatzaren 6an - 12:23
(Argazkia: Wikipedia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hilerokoa dutenean eta erlazio sexualak izatean mina sentitzen dutelako edota haurdun geratu ezin direlako ohartzen dira emakume asko gaixotasunaz. Endometriosia duten Kataluniako Emakumeen Elkarteko kide Cristina Gurruchaga kataluniarra elkarrizketatu du La Directak. Azaltzen duenez, “ugalkorrak diren emakumeen %10ari eragiten dio gaitzak, hau da, biztanleriaren %5ari”.

“Endometriosia gizonezkoek jasango balute, gehiago ikertuko litzateke”. Oraindik sendabiderik ez duen gaixotasuna da, ordea, Gurruchagaren esanetan. Mina eta ondorioak gutxitzeko hainbat botika eta pilula ematen dira baina ez dute lortzen gaixotasunarekin amaitzea.

Sendagile eta ginekologo askok ere gaixotasunaren berri ez dutela adierazi du. Horren ondorioz, lanean baja hartu beharra izaten dutenean “ohiko gaixotasun” moduan definitzen dute. Ikerketa batek dionaren arabera, “hilabetean hamaika lan ordu galtzea eragiten du” gaitzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!