Vox alderdiak larunbatean Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldiaren kontrako protestetan, Ertzaintzak masailezurra hautsi dio 19 urteko emakumezko bilbotar bati. Foam jaurtigai batekin egin diote tiro aurpegira, zaurituak Gara egunkariari azaldu dionez.
Emakumezkoa Basurtoko ospitalean dago. Azaldu du "modu baketsuan" hurbildu zela protesta egitera. Iturrizar parkean zeuden manifestari batzuek harriak jaurti zituztela-eta, Ertzaintzak kargatu egin zuen. Zaurituak dioenez, bera zegoen lekuan inork ere ez zuen ezer jaurti ertzainen kontra. Baina, kargak hastean, korrika hasi zen, eta orduantxe ikusi zuen ertzain bat, bere armarekin aurpegira apuntatzen ziola. Neskak lepoa biratu zuen, baina kolpe gogorra nabaritu zuen aurpegian, eta ondoren odoletan hasi zen. Aztoraturik, ertzainei laguntza eskatu zien, baina "kaka zahar bat bezala" tratatu zutela adierazi du. Zaurituaren senideak salaketa jartzeko aukera aztertzen ari direla azaldu dute, ertzainak 10 metro baino gutxiagoko distantziatik egin zuelako tiro.
Vox alderdiaren ekitaldiaren aurkako protestetan bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Aske daude guztiak. Haietako lauri desordena publikoak eragitea leporatu diete, eta bosgarrenari agintearen kontrako atentatua.
Sare Antifaxistaren twitter kontuan, hirugarren argazkian, Ertzaintzak erabili dituen jaurtigaiak:
Desmontando las mentiras y las manipulaciones sobre la movilización antifascista de Bilbao Proyectiles de foam dejan víctimas en Bilbao
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) 2019(e)ko apirilaren 15(a)
Los proyectiles de foam dejaron sus primeras victimashttps://t.co/pnOsfAb1SH Agresión a la prensa en Bilbao https://t.co/BaGGjiHxWI pic.twitter.com/diDd8etTqW
Ezkerreko argazkian Hordago-El Salto agerkariko argazkilaria ageri da, ertzainak oldartu zitzaizkion unean.
Momento en el que nuestro fotógrafo @ChrisGartzia era agredido por la Ertzaintza. Se puede observar el distintivo "press" y las manos arriba de nuestro compañero. Foto de Javier Utrilla. #Noalarepresión Aquí la cronica de @T_Villaverde https://t.co/2mZ9GZ72y4 pic.twitter.com/QLYwx9IVFy
— Hordago | El Salto (@HORDAGO_ElSalto) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Azaroaren 17an eta 18an deklaratu behar izan dute 15 pertsonak, Iban Aginaga euskal preso ohiaren ongietorrian parte hartzeagatik terrorismoa goratzea leporatuta. Larunbatean agerraldia egin dute Berangoko frontoian, auzipetutakoei babesa helarazteko eta gertakizunen... [+]
Beatriz Eva Roman epailearen sententziak ez du zalantzarik uzten. Modu neutroan azaltzen badu ere, Gasteizko Zigor-Epaitegiko kideak argi eta garbi jaso du Aintzane Mendia kolpatu eta atxilotu zuen ertzainaren bertsioak ez duela inondik inora errealitatearekin bat egiten eta... [+]
Asteazken goizean Ertzaintzak Donostiako Gros auzoan egindako hustean parte hartu zuen ertzainetako batek ‘La Delgada Linea Azul’ [Lerro urdin mehea]mugimenduaren eskumuturreko bat zeraman. Lobby lana egiten duen talde honek eskuin muturreko taldeekin lotura duela... [+]
Algortako Portu Zaharreko jaietan emakume bat mugimendu feministako kideengana hurbildu zen laguntza eske, ziztatu egin zutela adieraziz. Erasoen aurrean esku-hartzeko protokoloa aktibatu zuten, eta ondorioz, larrialdi zerbitzuekin eta Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan... [+]
Hirugarren greba egunean tentsioak gora egin du Bizkaiko metalgintzako langileek daramaten borrokan. Ertzaintza Zamudioko Parke Teknologikoan langileen kontra oldartu da, hainbat lagun identifikatu eta bat atxilo eraman du. Aurreko bi greba egunetan jarraipena %85ekoa izan dela... [+]