Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

  • Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.

Erasoaren bideoaren fotograma. Bilboko Kontseilu Sozialista

2025eko ekainaren 13an - 11:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ARGIAn maiatzean eman genuen erasoaren berri. Ertzain batzuek eraso arrazista egin zuten; modu bortitzean jo zituzten bi pertsona San Frantzisko kaleko ile apaindegi batean. Egun Ertzaintza ikertzen ari da kasua.

Jon Hernándezek Sumarreko Eusko Legebiltzarreko kideak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari galdetu dio maiatzean gertatutako erasoaren inguruan. Erasoaren grabazioan "Ertzainek pertsona migratzaileekiko neurrigabeko jarduerak egiten dituztela" dio. Legebiltzarkideak kasu isolatua ez dela eta urteetan Poliziaren jarduera neurrigabeak eta bortitzak biderkatuz joan direla nabarmendu du. 

Hernándezek galdetu du ea zer protokolo jarraitu zen erasoaren egunean eta zer neurri hartu diren polizia erasotzaileen kontra. Modu berean prebentzioa landu eta indarraren neurrizko erabileraren inguruan formakuntza hobetuko duten galdetu du legebiltzarkideak. 

Sailburuaren erantzuna

Bingen Zupiriak, Segurtasun Saileko sailburuak ziurtatu du Ertzaintzaren Barne Arazoetako Sailak erasoaren berri jaso zuenean ikerketari hasiera eman ziotela. Hernándezek galdetutako prestakuntzari dagokionez, Zupiriak aitortu du Polizian sartzean zein mailaz igotzean formakuntza egokia jasotzen dutela agenteek.


Eraso arrazista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...