Emakumeen salerosketarako sare bat desegin dute Donostian

  • Ikerketaren arabera, batez ere Madrilen eta Donostian jarduten zuen esplotaziorako sare honek.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 30an - 14:30
Azken eguneraketa: 16:35

Hainbat emakumeren sexu- eta lan-esplotaziorako sare bat desegin du Espainiako Poliziak Donostian (Gipuzkoa) eta Madrilen (Espainia); sare horren parte ziren zazpi pertsona atxilotu dituzte. Besteak beste, sexu- eta lan-esplotazioa leporatzen diete, baita hainbat emakume lapurretak egitera behartzea ere.

Hiru pertsona Madrilen atxilotu dituzte, eta beste laurak, aldiz, Donostian. Poliziaren ikerketaren arabera, Espainiako Estatuan, Frantziako Estatuan eta Polonian bizi ziren sarearen parte ziren esplotatzaileak, eta Mongoliako emakumeak esplotatzen zituzten. Ikerketak dio Schengen eremuan ikasketa akademikoak egiteko eta lan egiteko aukera eskaintzen zietela emakume horiei, eta Europara mugitzean, lantegi klandestinoetan eta Madrilgo zenbait lokaletan esplotatzen zituztela. Bestalde, Espainiako eta Frantziako estatuetako saltokietan lapurretak egitera ere behartzen zituzten, antza.

Donostiako Itaiak sexu esplotazioaren aurkako elkarretaratzea egingo du bihar, uztailaren 1ean, 20:00etan Donostiako Bulebarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude