Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren jarraipena

Zuzeneko jarraipena
  • Mundu osoko emakumeak mobilizatzen ari dira emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta. Jarraipena egingo diogu egunari.


2017ko martxoaren 08an - 08:18
Gakoak
Manifestaldia Baionako katedralaren atarian
Durangon sexu gehiegikeriak egitea egotzita atxilotu zuten PPko zinegotziaren dimisioa eskatu dute

Durangon PPko zinegotzi Fran Garateren aurrean protesta egin dute hainbat feministak bere dimisioa eskatzeko. Sexu gehiegikeriak egitea egotzita, astelehenean atxilotu zuten. Asteartean epaileak auzia artxibatu zuen behin-behinean.

Bideoa Anbotok grabatu du.

Wall Streeteko zezenaren aurrean, beldurrik ez duen neskaren estatua

Beldurrik ez duen neskato baten estatua jarri dute Washingtonen Wall Street eta maskulinitatea sinbolizatzen dituen zezenaren aurrean.

Argazkia: Reuters.

 

Emakume poloniarrak ahotsa altxatzen

Aurtengo Emakume Langilearen Egunak oihartzun handia izaten ari da Polonian. Varsoviako Justizia Ministerioaren aurrean bildu dira emakumeen aurkako diskriminazioa salatzeko.

Emakumeek munduan jasaten duten biolentzia salatu du bilkura batek Iruñean

Nazioarte mailako Emakumeen Geldialdi deiarekin bat eginez, bilkura izan da 12:00etan Iruñeko Gazteluko Plazan. Ehunka pertsona bildu da bertan, batez ere emakumezkoak. Hala, Nafarroako Koordinadora Feministak bat egin du munduko emakumeek jasaten duten biolentzia “soziala, legezkoa, sexuala, politikoa, morala eta ahozkoaren” salaketarekin. Ainhoa Aznarez Nafarroko Legebiltzarreko lehendakaria ere bertan izan da.

Hamabost minutu bilduta izan ondoren, antolatzaileek mezua irakurri dute, besteak beste, “indarkeria matxistak erahildako emakumeen falta” salatuz. “Gorroto erailketak direla eta, eraildako emakume lesbiana eta transexualak ere falta zaizkigu; atzerritarren barneratze zentroetako emakumeak, delitu txikiengatik preso diren emakumeak, desagertutakoak…”.

Emakumeak “dena aldatzeko antolatuta gaude eta antolatuko gara”, azpimarratu dute: “Etxe eremuaren konfinamendu aldatuko dugu, beharrezko amatasuna; mundu osoan ematen ari den joera neoliberalaren aurrean emakumeen elkartasuna eraikitzea da gure alternatiba”. “Gora borroka feminista” oihu eginez eta arratsaldeko 20:00etan Gazteluko Plazan hasiko den manifestaziora joateko dei eginez amaitu da ekitaldia.

 

Ainhoa Aznarez Nafarroko Parlamentuko lehendakaria ere egon da bilkuran.
Caprabo-Eroskik despeditutako emakumeen afera ere mobilizazioan izan da.
Etxeko lanetako langileak Langileen Estatutuan egon daitezen ere aldarrikatu da.

 

MSTko emakumeek ongarri fabrika bat okupatuz abiatu dute eguna Brasilen
Hasi da emakumeen lan etenaldia
LABek deialdia egin du Gasteizen, sindikalgintzan urrats feminista emateko
'SISTEMARI AUTODEFENTSA FEMINISTA! Hezkuntza hezkidetzailea eraiki!' bideoa zabaldu dute Ikasle Abertzaleek
Dublinen elkarretaratzea egingo dute 12:30tan ugalketa eskubideei buruzko erreferendum bat eskatzeko
Kaleen izendegia aldatzen ari dira Memoria eta Genero batzordea eta CUP Besòsen
Galdakaoko udalak plaka batzuk ipiniko ditu emakumeen izenak kale-izendegian ikustarazteko
UPNAko garbitzaileek protesta egin dute
Bartzelonako emakume talde batek errepidea moztu du
1.500 emakumetik gora Bartzelonan "gaua bere eginez"
Argazkia: Carla Moral.

"Emakumeentzat kale seguruak" aldarrikatuz, Bartzelonako Sants auzoan barrena joanda gauerdian Se va a armar gorda jardunaldi feministek antolatutako manifestazioa. "Ez dugu kezkaturike gon nahi etxera bidean ea norbaitek jazartuko gaituen. Ez dugu beldurrik izan nahi, lasai ibili nahi dugu", adierazi dute. Eldiario.es-en informazio gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-05-30 | dantzan.eus
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]


"Esloganetarako joera dago eta argi-itzalak aztertzeko aukera gutxi"

 Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera argitaratu berri du Fernandezek Susa argitaletxearen Lisipe bilduman. Muturreko jarreretatik ihes egin eta gogoeta sakona egin du kazetariak: "Erraza da kontrako jarrera... [+]


2024-05-29 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Habia

Etxean sartuta dago gurekin sentituko dugun txoko bat, gauaren nekean besarkatzen gaituen gune bat, negarra askatzeko espazio sentituko dugun hori, goxotasunarekin konektatuko gaituen etxekoitasuna, bakardadean konpainia egingo gaituena. Mugimenduan diren bizitza askok ez dute... [+]


Gorputz hotsak
"Herrietan lumek lekua daukate, edo behintzat, nire gorputzak kabitzea lortu du"

Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude