Donostiako emakume baten gorpua aurkitu dute Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin

  • Aizarnazabalen emakume baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak urtarrilaren 4an, indarkeria zantzuekin. Urola ibai ondoko sastrakadi batean lanean ari ziren langile batzuek eman diote abisua poliziari. Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendariak Radio Euskadin baieztatu du urtarrilaren 1etik desagertuta zegoen Donostiako 32 urteko emakumearena dela gorpu hori.


2021eko urtarrilaren 5ean - 06:49
Argazkia: Jaztiria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ertzaintzak  eman du albistearen berri eta gorpua forensearen esku jarri dute, eriotzaren kausak aztertu ditzan. Ertzaintzak dio ikerketa zabalik duela eta une honetan "hipotesi guztiak" aztertzen ari direla. Berria egunkariak jakinarazi duenez, Ertzaintzak baieztatu dio gorpuak indarkeria zantzuak dituela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude