Aizarnazabalen emakume baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak urtarrilaren 4an, indarkeria zantzuekin. Urola ibai ondoko sastrakadi batean lanean ari ziren langile batzuek eman diote abisua poliziari. Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendariak Radio Euskadin baieztatu du urtarrilaren 1etik desagertuta zegoen Donostiako 32 urteko emakumearena dela gorpu hori.
Ertzaintzak eman du albistearen berri eta gorpua forensearen esku jarri dute, eriotzaren kausak aztertu ditzan. Ertzaintzak dio ikerketa zabalik duela eta une honetan "hipotesi guztiak" aztertzen ari direla. Berria egunkariak jakinarazi duenez, Ertzaintzak baieztatu dio gorpuak indarkeria zantzuak dituela.