Elkartasun olatua Autoglas-Glavistako langileen alde

  • Langileek amaitutzat eman dute ostiralean bi egun lehenago abiatutako itxialdia, eta fabrikatik atera direnean abiatu da mobilizazioa.


2023ko urriaren 09an - 09:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mila lagunetik gora bildu ditu gaur Autoglas-Glavistako langileen aldeko mobilizazioak. Ehunka lagun pilatu dira arratsaldeko seietan lantegiko sarreran, eta txalo artean jaso dituzte lantegiaren barrutik atera diren beharginak. Hainbat langilek abiatu zuten itxialdia fabrikaren barruan, asteazkenean, eta gaur eman dute amaitutzat protesta ekimena, Herriko plazan eginiko ekitaldian jakinarazi dutenez. Manifestazioa abiatu baino lehen, Guardianen bulegoetara sartu da langile talde bat, euren aldarriak zituzten paperak itsastera. 

Eskualdeko baserritarren traktoreez lagundurik, Laudioko kale nagusiak zeharkatu ditu mobilizazioak, eta elkartasun keinu ugari jaso ditu bidean. Denda eta taberna ugarik jaitsi dute pertsiana, langileei elkartasuna adierazteko. "Guardian errudun, Glavista konponbidea!" izan da lemarik oihukatuena, baina fabrikaren expropiazioaren aldeko oihuak ere bota dituzte beharginek hainbat aldiz, hori konponbidea izan daitekeela iritzita. 

Herriko plazako ekitaldian, egungo egoeraren berri eman dute, eta nabarmendu dute ez diotela borrokatzeari utziko. Era berean, instituzioek duten ardura ere jarri dute mahai gainean, "Eusko Jaurlaritzak bereziki", eta egoera bideratzeko ahal duten guztia egitea exijitu diete.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-11-05
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude