Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

  • Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


2024ko martxoaren 22an - 07:45
Bruno Le Maire, Frantziako Ekonomia eta Finantza ministroa

Guillaume Kasbarian Frantziako Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan, besteak beste, bilera publiko batean. Kari horretara, etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak: 18:00etan Baionako Elkarteen Etxean. EH Baik eta Aldak bat egin dute elkarretaratzerako deiarekin. Europako hauteskundeen kanpainaren baitan kokaturiko bisita dute.

Frantziako Gobernuak etxebizitzaren alorrean harturiko neurriak salatzeko mobilizazioa izango da. Batetik, iazko udan okupazioen aurka bozkaturiko legearekin "errepresioaren hautua" egin izana deitoratuko dute. Bestetik, etxebizitzaren krisiari erantzuteko bozkatu berri dituen neurriak bakar batzuen mesedera hartu izana salatuko dute: "Etxebizitza egokia eskuratzea lortzen ez duten herritarren beharrei erantzuten ez dion gehiegikeriko liberalismoan sartzen diren neurriak dira, horiek beti ere herritarren zati berdinari probetsu eginez".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2024-05-24 | Gedar
2.000 sinadura bildu dituzte Pasaian Escalerillaseko bizilagunentzat bizitoki-alternatiba baten alde

Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak etxetik bota nahi dituzte hamabi familia. Ekainaren 1ean Trintxerpen mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Eguneraketa berriak daude