Azken asteetan, oldarraldi judizialaren baitan, hiru sententzia gehiago egon dira euskal administrazio publikoan euskararen normalizazioa helburu duten neurrien aurka. Hori dela eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzeak deitu ditu Bilbon azaroaren 24rako eguerdian.
Lehenik Gipuzkoako Foru Aldundian administrari jarduteko euskara eskakizuna baliogabetzen duena iritsi zen. Beste biak Bizkaiko Foru Aldundiko lan publikoetan zeladore gisa eta GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean gizarte integratzaile izateko euskara jakin beharraren aurkakoak izan dira.
Etenik ez duen oldarraldi judizialaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak, ELA eta LAB sindikatuekin batera, bi elkarretaratze deitu ditu datorren astelehenerako, azaroak 24, egun eta ordu berean.
Deia luzatu diete euskararen eta hizkuntza-eskubideen defentsaren alde dauden eragile eta norbanako guztiei elkarretaratzeetan parte hartzera.