San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Muxikako (Bizkaia) San Roman auzoko jaiak zikindu dituzte 18 urteko mutil batek adin txikiko bost neskari eginiko sexu erasoek. Ertzaintzaren arabera, igandean goizaldeko 01:00ean jaso zuten abisua, gizon batek hainbat neska adingaberi ukituak egin zizkiela herriko jai eremuan. Sexu erasoa jasan zuen neska baten testigantzari esker, Poliziak erasotzailea identifikatu ahal izan zuen, eta ondoren atxilotu, sexu erasoak egitea egotzita.
Gertakaria salatzeko, Muxikako Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute astearte arratsaldean, 20:30erako.